245. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 21a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.5. ESTATUTUAK ETA LAN HITZARMEN KOLEKTIBOAK

18D/2020 EBAZPENA, irailaren 29koa, Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusiak emana, aditzera ematen duena Asociación Navarra Empresarial por el Baile (ANEB) izeneko enpresa elkartea eratu dela (gordailu zenbakia: 31100048).

Onartu da aipatu elkartearen eraketa gordailutzea, egiaztatu baita betetzen dituela Sindikatuetan Elkartzeko Eskubidea arautzen duen apirilaren 1eko 19/1977 Legean (1977ko apirilaren 4ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) eta Erakunde Sindikal eta Enpresarialen Estatutuak gordailutzeari buruzko maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuan (2015eko ekainaren 20ko Estatuko Aldizkari Ofiziala) ezarritako betebeharrak.

Gordailutzeko eskaera Carlos Fernández Valdivieso jaunak egin zuen, elkartearen izenean, 31/2020/000059 sarrera-zenbakiarekin tramitatutako idazkiaren bidez.

Akatsak atzeman zirenez aurkeztutako dokumentazioan, horiek zuzentzeko eskatu zen 2020ko irailaren 29an. Zuzenketa 2020ko irailaren 29an egin zen.

Sustatzaile diren aldetik, honako hauek izenpetu dituzte estatutuak eta eratze-akta: Juan Carlos Moreno Usero jauna, Salsembaren izenean, eta Paqui Fernández Peciña andrea, Academia Lebalen izenean.

Adierazi denaren arabera, hau da erakundearen helbidea: Huarte Doktorearen kalea, 31003 Iruña (Nafarroa); erakundearen lurralde-eremua Nafarroako Foru Komunitatea da nagusiki eta eremu funtzionala, berriz, estatutuen 2. artikuluan ezarrita dago.

Iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea xedatzen da, bai eta iragarki-taula telematikoan jartzea ere, eratzearen berri emateko, maiatzaren 29ko 416/2015 Errege Dekretuaren 13. artikuluan xedatutakoarekin bat.

Ebazpen honek administrazio bidea amaitzen du, eta haren kontrako errekurtsoa jartzen ahalko dute interesdunek Iruñeko Lan arloko epaitegietan, Lan Arloko Jurisdikzioa arautzen duen urriaren 10eko 36/2011 Legean xedatutakoari jarraikiz (2011ko urriaren 11ko Estatuko Aldizkari Ofiziala).

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.–Enpresa Politikaren, Nazioarteko Proiekzioaren eta Lanaren zuzendari nagusia, Izaskun Goñi Razquin.

Iragarkiaren kodea: F2011324