244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

6. BESTELAKO IRAGARKIAK

6.1. JAKINARAZPEN EDIKTUAK

IRUÑA

Ebazpenaren jakinarazpena

Eranskinean jasotako espedienteetan emandako egintzaren jakinarazpena gauzatzea ezinezkoa izan baita, eta urriaren 1eko Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkidearen 39/2015 Legearen 44. eta 46. artikuluetan xedatutakoarekin bat, iragarki bidez adierazten da hala egintzaren edukiaren berri nola interesdunak edo bere ordezkariak agertzeko izanen duten epea eta lekua aipatutako egintzaren eduki osoa ezagutzeko.

Interesdunak edo bere ordezkariak Giza Baliabideen Zerbitzuan agertu beharko dute (Zapatería k., 40, 1. solairua), 08:30etik 14:30era, 15 egun naturaleko epean iragarki hau argitara eman eta hurrengo egunetik aitzina, Ebazpenaren eduki osoa ezagutzeko. Aipatu epean agertu ezean, jakinarazpena burututzat joko da, ondorio guztietarako, epea amaitu eta hurrengo egunean.

Iruñean, 2020ko urriaren 8an.–Giza Baliabideetako zuzendaria, Javier Morrás Iturmendi.

ERANSKINA

Espedientea: VARIOS-RRHH/2020/60.

Interesduna: 44616465F.

Jakinarazten den egintza: Giza Baliabideetako zuzendariaren ebazpena, 2020ko apirilaren 23koa (12/SG).

Iragarkiaren kodea: L2011876