244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

917E/2020 EBAZPENA, irailaren 24koa, Ingurumeneko zuzendari nagusiak emana, ingurumen txosten estrategikoa ematen duena Antzingo Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 707. lurzatian aldatzeari buruz. Jamones Ancin SA da aldaketaren sustatzailea.

Ingurumen Ebaluazioari buruzko abenduaren 9ko 21/2013 Legearen 5.2.f eta 6.2 artikuluetan ezarritakoari jarraikiz, planen aldaketa txikiek ingurumen ebaluazio estrategiko sinplifikatua behar dute.

Antzingo Udalak 2020ko abuztuaren 12an onetsi zuen hasiera batez aldaketa hori, eta jendaurrean egoteko epe bat ireki zen, iragarki bat argitaratuz 2020ko 191. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 27koan.

Aldaketaren helburua da oraingo egoerara egokitzea 1. poligonoko 707. lurzatiaren sailkapena, industria-erabilera duen hiri-lurzoru finkatua izan dadin, produktibitate ertaineko lurzoru urbanizaezin izan beharrean. 707. lurzatia udal mugartearen mendebaldean dago, eta 27.425 m²-ko azalera dauka. Egun, Jamones Ancin SA enpresa dago bertan, lurzati horretan kokatu baitzen lurzoru urbanizaezinean industria jarduerak arautzen dituen araudi espezifikoaren babesean. Enpresak instalazioak handitu nahi ditu lurzati horretan, eta, hori dela eta, egoki jo du lurzatiaren hirigintzako sailkapena aldatzea. Lurzatiak betetzen ditu hiri-lurzoru finkatutzat hartzeko eskatzen diren baldintzak; izan ere, baditu ibilgailuentzako sarbidea, hornidura eta saneamenduko sareetarako loturak eta hornidura elektrikorako lotura.

Ingurumen ukipenen ikuspegitik, ez da planteatzen industria-lurzorurik sortzea, baizik eta lurzatia hiri-lurzorua dela aitortzea; izan ere, dagoeneko badu industriarako eraikin bat. Hortaz, ingurumenari dagokionez ez da aldaketarik aurreikusten eremu urbanizatu honetarako.

Ingurumen agiri estrategikoan zenbait neurri jaso dira, zerikusia dutenak proposaturiko antolamenduarekin eta, bereziki, errepidearen parean dagoen espazio libre publikoarekin eta hari berdegunearen tratamendua ematearekin, horrek helburu baitu gainazal hori iragazkortzea eta poligonoaren irudia eta paisaia-integrazioa hobetzea.

Aldaketaren ezaugarriak eta inplikazioak ikusirik, ondorioztatu da proposamenak ez duela ondorio nabarmenik izanen ingurumenean. Biodibertsitatearen Zerbitzuak adierazi du bete dela ingurumen ebaluazio estrategikoaren prozedura, eta aldeko txostena eman du.

Adierazitakoarekin bat, eta honako hauek ematen dizkidaten eskudantziak erabiliz: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32. artikulua, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren departamentuen egitura ezartzen duen Nafarroako Foru Komunitateko lehendakariaren abuztuaren 6ko 22/2019 Foru Dekretua, eta Landa Garapeneko eta Ingurumeneko Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 23ko 258/2019 Foru Dekretua,

EBAZTEN DUT:

1. Aldeko ingurumen txosten estrategikoa ematea Antzingo Arau Subsidiarioak 1. poligonoko 707. lurzatian aldatzeari buruz. Jamones Ancin SA da aldaketaren sustatzailea.

2. Ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau jakinaraztea Hirigintza Atalari eta Antzingo Udalari, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko irailaren 24an.–Ingurumeneko zuzendari nagusia, Pablo Muñoz Trigo.

Iragarkiaren kodea: F2011168