244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

KANTAURIALDEKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

A/31/04003 NL/br espedientea. Jendaurreko epea

Gaia: obrak baimentzeko eskaera.

Eskatzailea: Baztango Udala.

Helbidea: Foruen plaza, z. g. Elizondo 31700 - Baztan (Nafarroa).

Ibaiaren edo ur-lasterraren izena eta kodea: Artesiaga erreka
1.0100.210.

Tokia: Zigaurre.

Udal-mugartea eta probintzia: Baztan (Nafarroa).

Obren azalpen laburra eta helburua:

obrek xede dute hondakin-urak Zigaurren biltzea, lehenbiziko arazketa-tratamendu bat egitea eta lotura ezartzea Baztango saneamendu-kolektorearekin, Iruritan. Saneamendu-hodiek Artesiaga erreka gurutzatuko dute, haren azpitik, eta horretarako ur-agor bat egin beharko da ibilguan obrak gauzatzen diren bitartean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak aurkezteko aukera izan dezaten hogei eguneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, Baztango udaletxean edo Kantaurialdeko Konfederazio Hidrografikoan (Ur Komisaria, Errotaburuko pasealekua 1, -8. solairua, 20018 Donostia), bertan egonen baita ikusgai espedientea.

Donostian, 2020ko irailaren 25ean.–Idazkari nagusia. Eskuordez, Zerbitzuko burua (2017ko abenduaren 13ko Ebazpena, 2017ko urriaren 9ko Estatuko Aldizkari Ofizialean argitaratua), Noemí López Fernández.

Iragarkiaren kodea: E2011165