244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2015-P-849

Huerta de Peralta 413. ENSk eskatu du bere titularitateko ur aprobetxamendu baten ezaugarrien aldaketa; Ebroko arroaren Ur Erregistroan A ataleko 47. liburuko 131. orrian inskribatuta dago, eta haren datuak www.chebro.es web orrian kontsultatu daitezke. Aldaketaren xedea da hargune berri bat gehitzea, Azkoiengo (Nafarroa) udal-mugarteko 4. poligonoko 370. lurzatian dagoen putzu batean, inskribatutako aprobetxamenduaren gainerako ezaugarriak aldatu gabe. Hargunerako lanetan 2 metroko diametroko eta 8 metroko sakonerako putzu bat eginen da; behar den ur-emaria 15 ZP-ko potentzia duen elektroponpa baten bidez aterako da, eta uneko emaria gehienez ere 16,6 l/s-koa izanen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko maiatzaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011682