244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-P-1283

Andrea Bella Fontanak, Uxui Eslava Bellak eta Jesús Ángel Eslava Martínezek honako datu eta ezaugarri hauek dituen lur azpiko ur publikoen aprobetxamendua eskatu dute:

Aprobetxamenduan bi putzu eginen dira, 60 eta 43 metroko sakonerakoak, hurrenez hurren, urak Ultzama ibaira ezkerraldetik isurtzen dituen Etxaide izeneko erreka ondoan, ezkerraldean, ibilguen polizia-eremutik kanpo, bata Etxeberripe alderdian (10. poligonoko 43. lurzatia), eta bestea Erramorene Bordalea alderdian (10. poligonoko 100. lurzatia). Lehen hargunean, ura ateratzeko aurreikusi den ekipoa 2 ZP-ko elektroponpa batek osatua da lehen putzuan, 0,8 l/s-ko uneko emariarekin, eta 2 ZP-ko elektroponpa batek osatua bigarren putzuan, 0,2 l/s-ko uneko emariarekin. Ura honetarako erabiliko da: etxeko erabilera, ez edateko, 12 pertsonarena, 10. poligonoko 43. lurzatian; 10 hektareako fruta arboladia eta baratzea, 10. poligonoko 13., 14., 43., 66., 94. eta 100. lurzatietan; eta aziendaren hornidurarako (behi aziendako 10 buru eta 4.000 hegazti), 10. poligonoko 13., 14., 43., 66., 94. eta 100. lurzatietan, Anueko udal-mugartean (Nafarroa). Urtean, gehienez ere, 1.074 m³-ko ur bolumena hartuko du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea 0,094 l/s-koa izanen da kontsumo handieneko hilean.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko martxoaren 25ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011681