244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-869

Dorraoko Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Dorraoko Kontzejua.

Xedea: Dorraoko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea eta Dorraoko hondakin uren tratamendurako saneamendu lanak baimentzea.

Ur-ibilgua: Leziza ibaia (Arakil ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Ergoiena (Nafarroa).

Herriko isurketak 10.000 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta egin beharreko instalazio berrietan tratatuko da: lehen mailako imhoff biltegia, iragazki biologikoa, bigarren mailako dekantagailua eta bi hezegune.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 24an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011553