244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-659

Biloriako Kontzejuak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Biloriako Kontzejua.

Xedea: Biloriako saneamendu obretarako baimena, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ameskoateko erreka-zuloa (Galbarrako erreka).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Lana ibarra (Nafarroa).

Herriko isurketak 13.140 m³ inguruko gehieneko bolumena du urtean, eta Imhoff biltegi batean tratatuko da.

Lanen xedea da imhoff biltegi berri bat egitea, eta egungo saneamendu sarearekin lotzea kolektorearen eta irteerako hustubidearen bidez.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 28an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011552