244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Ebroko urtegiaren erregulazio kanonaren onespena

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak Ebroko urtegiaren 2021eko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 1. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2020ko apirilaren 13ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2020ko maiatzaren 5ean, Ebroko urtegiaren 2021eko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak izateko eta proposatutako balioak jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2020ko uztailaren 6an, 8an, 13an, 21ean, 27an eta 28an Errioxako, Zaragozako, Kantabriako, Burgosko, Arabako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bat, Ebroko urtegiaren 2021eko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan jendaurrean jartzeko erabakiari buruzkoa:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko kontzesioa duten ureztalurretan: 2,14141687 euro/ha.

2.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko kontzesioa duten ureztalurretan: 10,70708434 euro/ha.

3.–kWh-ak, 1. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00110703 euro/kWh.

4.–kWh-ak, 2. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00118105 euro/kWh.

5.–kWh-ak, 3. tartea eraiki aurreko energia-kontzesioa: 0,00133839 euro/kWh.

6.–kWh-ak, 1. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00221405 euro/kWh.

7.–kWh-ak, 2. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00236210 euro/kWh.

8.–kWh-ak, 3. tartea eraiki ondoko energia-kontzesioa: 0,00267677 euro/kWh.

9.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidura: 0,00133839 euro/m³.

10.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidura: 0,00669193 euro/m³.

11.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00066919 euro/m³.

12.–Metro kubikoak, industrian kontsumituz erabiltzeko: 0,00669193 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Ebroko urtegiaren 2021eko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

2020ko irailaren 30ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2011341