244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Itoizko urtegiaren erregulazio kanonaren onespena

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Itoizko urtegiaren 2021eko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 16. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2020ko apirilaren 13ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2020ko maiatzaren 5ean, Itoizko urtegiaren 2021eko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2020ko uztailaren 28an Nafarroako Aldizkari Ofizialean iragarki bat argitaratu zen; haren bidez, erabaki zen jendaurrean jartzea Itoizko urtegiaren 2021eko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko I. eta II.1 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 27,9397674620 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.2 eta IV.3 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 28,5374599606 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko IV.1 sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,1351524593 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

D) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko II.2, III., IV.1-2-4-5, IX. eta X. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 29,7328449580 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

E) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko V., VII. eta VIII. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,3305374566 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

F) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2015eko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 30,9282299553 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

G) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2016ko erregularizazio-sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 31,5259224540 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

H) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2017ko erregularizazio-sektoreetatik eta VI. sektoretik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,1236149526 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

I) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2018ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII., XXIII., XXIV., XXV. eta XXVI. sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 32,7213074513 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

J) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Nafarroako Ubideko 2019ko erregularizazio-sektoreetatik eta XXII-Arga 5 eta XXII-Arga 6 sektoreetatik hartzeko kontzesioa dutenek, 34,5143849473 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

K) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,4368518837 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

L) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa eraiki aurrekoa, 2,0780202050 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

M) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Irati ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 21,7987139592 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

N) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Itoizko presa egin ondokoa, 14,3202164692 euro ordainduko dituzte hektareako, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

O) Ebroko Ardatza Itoizko urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 42.597,39 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

P) Erabiltzaile hidroelektriko zuzenek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0099774710 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

Q) Emariaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Irati ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki ondokoa, agorraldiko ohiko ur emaria baino handiagoa badute urtegiaren erregulazioari esker, 0,0053108779 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

R) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0029103924 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

S) Ebroko ardatzaren erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Itoizko urtegia eraiki aurrekoa, haren erregulazioak hobekuntza ekarri badie, 0,0008795574 euro ordainduko dituzte kWh-ko, erregulazio-kanon gisa.

T) Horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Nafarroako Ubidetik edo Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0236786650 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

U) Hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0077258644 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

V) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Irati ibaitik hartzen dutenek, 0,0021827943 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

W) Kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek, ura Aragoi ibaitik hartzen dutenek, 0,0007346620 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Itoizko urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

X) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), erakunde kudeatzaileari 2.844.219,51 euroko erregulazio-kanona ordainduko dio.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Itoizko urtegiaren 2021eko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

2020ko irailaren 30ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2011338