244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

El Val urtegiaren erregulazio kanonaren onespena

Ur Jabari Publikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan (apirilaren 11ko 1986/1986 Errege Dekretua) eta konfederazio hidrografikoen lehendakaritzen mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 1. Ustiapen Zerbitzuak El Val urtegiko uraren 2021eko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 4. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2020ko apirilaren 13ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, erakunde honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2020ko maiatzaren 5ean, El Val urtegiko uraren 2021eko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak izateko eta proposatutako balioak jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2020ko uztailaren 8an, 15ean eta 28an Zaragozako, Soriako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bana; haren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea El Val urtegiko uraren 2021eko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

1.–Hektareak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 14,54634808 euro/ha.

2.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko ureztalurretan: 0,00171938 euro/m³.

3.–Hektareak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,21528595 euro/ha.

4.–Metro kubikoak, Irués erretenaren ureztalurretan: 0,00002545 euro/m³.

5.–Metro kubikoak, urtegia eraiki aurreko hornidura: 0,01258935 euro/m³.

6.–Metro kubikoak, kontsumitu gabe industrian erabiltzeko: 0,00629468 euro/m³.

7.–Hektareak, urtegia eraiki ondoko ureztalurretan: 100,71481866 euro/ha.

8.–Metro kubikoak, urtegia eraiki ondoko hornidura: 0,06294676 euro/m³.

9.–Metro kubikoak, industrian kontsumituz erabiltzeko: 0,06294676 euro/m³.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du El Val urtegiko uraren 2021eko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

2020ko irailaren 30ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2011334