244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Esako urtegiaren erregulazio kanonaren onespena

Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan eta Konfederazio hidrografikoen lehendakaritzaren mendeko egitura organikoa zehazten duen uztailaren 28ko 984/1989 Errege Dekretuaren 5. artikuluan xedatutakoarekin bat, Ebroko Konfederazio Hidrografikoko Zuzendaritza Teknikoko 3. Ustiapen Zerbitzuak Esako urtegiaren 2021eko erregulazio kanonaren kalkulua eta azterlan teknikoa eta ekonomikoa egin zituen, eta azken horretan 15. Ustiapen Batzordeak parte hartu zuen (2020ko apirilaren 13ko bilkura).

Hori guztia ikusirik, Konfederazio Hidrografiko honetako Zuzendaritza Teknikoak, 2020ko maiatzaren 20an, Esako urtegiaren 2021eko erregulazio kanonaren proposamena onetsi zuen, Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamenduaren 302. artikuluan aurreikusitako ondorioak sortzeko eta proposamena jendaurrean jartzeko.

Horretarako, 2020ko uztailaren 8an eta 30ean Zaragozako eta Nafarroako aldizkari ofizialetan argitaratu zen iragarki bana; haren bidez erabaki zen jendaurrean jartzea Esako urtegiaren 2021eko erregulazio kanonak jasotzen duen balio proposamen hau hamabost egun baliodunetan:

A) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Bardeako Ubidetik hartzeko kontzesioa dutenek, 4,5404817915 euro ordainduko dituzte hektareako, erregulazio-kanon gisa.

B) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin aurrekoa, 0,5572531546 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

C) Nekazaritzako erabiltzaileek, ureztatzeko ura Aragoi ibaitik hartzeko kontzesioa dutenek, Esako presa egin ondokoa, 3,0269878610 euro ordainduko dituzte hektareako, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

D) Ebroko Ardatza Esako urtegiaren erregulazioaren onuraduntzat joko da eta 11.149,53 euro ordainduko ditu. Zenbateko hori kontuan hartuko da Ebroko urtegiaren erregulazio-kanona kalkulatzeko orduan.

E) Erabiltzaile hidroelektrikoek, Bardeako Ubideko zentraletan aprobetxamenduak dituztenek, 0,0011351204 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

F) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0008832231 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

G) Erabiltzaile hidroelektrikoek, kontzesioa Aragoi ibaian dutenek, Irati ibaiarekiko elkargunea baino beherago eta presaren erregulazioa egin aurrekoa, 0,0005407917 euro ordainduko dituzte kWh-ko, Esako presaren erregulazio-kanon gisa.

H) Ura Bardeako Ubidetik hartu, eta horniduretarako eta kontsumituz industrian erabiltzen dutenek 0,0028378011 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

I) Ura Aragoi ibaitik hartu, eta hornidurarako eta kontsumituz industrian erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0018918674 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

J) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunea baino gorago, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0002837801 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

K) Ura Aragoi ibaitik, Irati ibaiarekiko elkargunetik behera, hartu, eta kontsumitu gabe erabiltzeko kontzesioa dutenek 0,0001891867 euro ordainduko dituzte metro kubikoko, Esako urtegiaren erregulazio-kanon gisa.

L) Estatuak, obren onuraduna den aldetik (uholdeen kontrako babesa eta gainerako onura orokorrak), 293.202,99 euro ordainduko dizkio erakunde kudeatzaileari, erregulazio-kanon gisa.

Iragarkia argitaratu zenetik aipatutako epea iragan delarik erreklamaziorik aurkeztu gabe, ikusirik Jabari Publiko Hidraulikoari buruzko Erregelamendua onesten duen apirilaren 11ko 849/1986 Errege Dekretuaren 302. artikuluan xedatutakoa, eta Uren Legearen Testu Bategina onetsi zuen uztailaren 2ko 1/2001 Legegintzako Errege Dekretuaren 30.d) eta 30.e) artikuluaren eta Uraren Administrazio Publikoaren eta Plangintza Hidrologikoaren Erregelamendua onetsi zuen uztailaren 29ko 927/1988 Errege Dekretuaren 33.2.i) artikuluaren bidez emandako eskumenaz baliatuz, burutza honek erabaki du Esako urtegiaren 2021eko erregulazio kanona onestea, jendaurrean jarritako proposamenarekin bat.

Jabari Publiko Hidraulikoaren Erregelamenduaren 313. artikuluan xedatutakoarekin bat, ebazpen hau ekonomiko administratiboa da eta, beraz, haren kontra berraztertzeko errekurtsoa aurkeztu ahal izanen da, hautazkoa, edo erreklamazio ekonomiko administratiboa; erreklamazioaren kasuan Aragoiko Auzitegi Ekonomiko Administratibora igorriko da. Aurkaratzeko bi bideak ezin dira aldi berean erabili. Bi errekurtsoak Ebroko Konfederazio Hidrografikoan aurkeztu beharko dira, ebazpen hau argitaratu eta hurrengo hilabetean, Tributuei buruzko abenduaren 17ko 58/2003 Lege Orokorraren 222., 223., 225., 229. eta 235. artikuluetan ezarritakoaz baliatuz.

2020ko irailaren 30ean.–Idazkari nagusia, Carolina Marín Hijano.

Iragarkiaren kodea: E2011331