244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMAKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

Eskumenak Mankomunitateko buruordeari eskuordetzan ematea, burua kanpoan egoteagatik

Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruak, 2020ko urriaren 6an, 11/2020 Ebazpena eman zuen. Hona hemen haren testua:

“Gaia: Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Jesús María Larretxea Lazkano buruordeari, 2020ko urriaren 7tik azaroaren 2ra bitartean, biak barne.”

–Ikusirik Toki Araubidearen Oinarriei buruzko 7/1985 Legearen 21. artikuluan eta harekin bat heldu direnetan Udaleko Alkatetzaren eginkizun eta eskumenei dagokienez ezarritakoa, horiek izanik, kasu honetan, Mankomunitateko buruarenen parekoak.

–Ikusirik Ekaitz Astiz Martínez Mankomunitateko burua kanpoan izanen dela aurtengo urriaren 7tik azaroaren 2ra bitartean, arrazoi pertsonalak direla-eta.

–Ikusirik Toki Entitateen Antolaketaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua (AFE) arautzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 EDko 47. artikuluaren edukia, aditzera ematen baitu alkateordeei dagokiela alkatea ordeztea haren eginkizun guztietan eta beren izendapenaren ordenaren arabera, hura kanpoan den bitartean. Artikulu horrek, gainera, arau beraren 44. artikuluaren 1. eta 2. apartatuetara igortzen du, haietan aipatzen baitira eskuordetze hori gauzatzeko beharrezko prozedura eta formaltasunak.

EBAZTEN DUT:

Lehena.–Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruaren eskumen guztiak eskuordetzan ematea Jesús María Larretxea Lazkano buruordeari, 2020ko urriaren 7tik azaroaren 2ra bitartean, biak barne.

Bigarrena.–Jakinaraztea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko buruorde Jesús María Larretxea Lazkanori, eskumenak bere esku utzi direla. Horrek ebazpen honen dataren biharamunetik aurrera izanen ditu ondorioak, Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua ezartzen duen azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuaren 44.2 artikuluan agindutakoari jarraikiz, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu beharko bada ere, Sektore Publikoaren Araubide Juridikoari buruzko urriaren 1eko 40/2015 Legearen 9. artikuluko 3. apartatuak ezartzen dituen baldintzetan.

Hirugarrena.–Ebazpen honen berri ematea Ultzamako Oinarrizko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitateko kideen Batzarrari, jakinaren gainean egon daitezen, hala xedatzen baitu, 44.4 artikuluan, azaroaren 28ko 2568/1986 Errege Dekretuak, zeinaren bidez ezartzen baita Toki Entitateen Antolamenduaren, Funtzionamenduaren eta Araubide Juridikoaren gaineko Erregelamendua.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urriaren 6an.–Mankomunitateko burua, Ekaitz Astiz Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2011817