244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BUÑUEL ALDEKO OINARRIZKO GIZARTE ZERBITZUEN MANKOMUNITATEA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 171. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 4koan, 2020ko 2. aurrekontu-aldaketaren hasierako onespenaren erabakia. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, aurrekontu-aldaketa hori behin betiko onetsi eta argitara ematen da, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

–2/2020 aldaketa. Aparteko kreditua eta kreditu gehigarria:

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 44.509,46 euro.

2. kapitulua.–Ondasun arruntak eta zerbitzuak: 22.683,13 euro.

6. kapitulua.–Inbertsio errealak: 2.000 euro.

Finantzaketa:

4. kapitulua.–Transferentzia arruntak: 40.028,13 euro.

8. kapitulua.–Finantza-aktiboak: 24.164,46 euro.

1. kapitulua.–Langileria-gastuak: 5.000 euro.

Aditzera ematen da orok jakin dezan, eta ohartarazten da behin betiko onespen hau aurkaratzen ahal dela, bide hauetako bat erabiliz:

A) Berraztertzeko errekurtsoa, Buñuel Aldeko Gizarte Zerbitzuen Mankomunitatearen Batzarrari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

B) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

C) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Buñuelen, 2020ko urriaren 8an.–Mankomunitateko burua, Víctor Royo Sánchez.

Iragarkiaren kodea: L2011865