244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

DEIERRI

Murelu Deierriko 12. poligonoko 21. eta 35. lurzatien xehetasun-azterketa. Hasierako onespena

Deierriko Udaleko alkate udalburuak, 2020ko urriaren 1eko ebazpenaren bidez, hasiera batean onetsi zuen Murelu Deierriko Kontzejuko 12. poligonoko 21. eta 35. lurzatien xehetasun-azterketa, Ana Vallejo Palenzuelak sustatua.

Espedientea jendaurrean egonen da hogei egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatutako egunkarietan argitaratzen denetik hasita, bat etorriz Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 74. artikuluan xedatutakoarekin; orobat, ukitutako jabeei eta Kontzejuari jakinaraziko zaie, azter dezaten eta egokitzat jotzen diren alegazioak aurkez ditzaten. Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, agiria behin betiko onetsiko da, bidezko bada.

Aritzalan (Deierri), 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, Edorta Lezaun Etxalar.

Iragarkiaren kodea: L2011691