244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Laguntza ekonomiko bereziak, 2020rako, alarma-egoerak kaltetutako establezimenduetarako, COVID-19a dela eta. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/527769). DDBN (Identifikazioa): 527769.

Helburua eta xedea:

Oinarri hauen xedea da arauak ezartzea bigarren aldiz emateko laguntza ekonomikoa Eguesibarko establezimenduei, baldin haien jarduera kaltetu bada COVID-19ak ekarritako osasun-larrialdiari aurre egiteko alarma-egoerarengatik.

Laguntzen bigarren deialdi bat egiten da, ekaineko deialdian laguntzarik eskatu ez zuten establezimenduak sartzeko, edo deialdian sar daitezen laguntzak eskatu arren une hartan justifikatu ezin zutenak pagatu zutela apirileko eta maiatzeko alokairua edo hipoteka, edo eskatu ahal izan dadin laguntza luzatzea, jarduera nagusia bereziki kaltetua izateagatik, baita alarma-egoera bukatu ondoko hilabeteetan ere.

Onuradunak:

Laguntza hauek eska ditzakete ekaineko deialdian laguntza eskatu ez zuten negozioek, edo, eskatuta ere, beren jarduera nagusi dituztenak III.II puntuan jasotakoak.

III.I. Eskaera berria:

Laguntzen onuradun izateko, pertsona fisikoek edo juridikoek abian eduki beharko dute negozio edo jarduera ekonomiko bat, alokatutako edo jabetza osoz eskuratutako lokal batean, eta honako baldintza hauek bete:

a) Ekaineko deialdian laguntzarik eskatu ez izana.

b) Lokalean gauzatzen den jarduera martxoaren 14a baino lehen hasi izana (jarduera izaten ahalko da industriala, komertziala nahiz zernahi motatako zerbitzu jarduera, baita profesionala ere).

c) Bertan behera gelditu izana jarduera presentziala edo jendearentzako irekiera, indarrean jartzean martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua eta, hala behar denean, errege dekretu haren aldaketak eta luzapenak. (1. eta 2. eranskinak).

d) Dirulaguntzaren xedeko lokalean lanpostu bat izan behar da gutxienez.

e) Lokalak Eguesibarko udal-mugartearen barnean egon behar du, eta alta emanda ibarreko jarduera ekonomikoen gaineko zergan.

f) Lokalak bere jarduera aurrera eramateko, beharrezko lizentzia eta baimen guztiak izan behar ditu, hirigintzaren, osasunaren eta ingurumenaren alorretan.

g) Frogatu beharko da errenta edo hipoteka ordaindu izana dirulaguntza eskaerari dagokion aldian.

h) Lokalaren jabe direnek egunean izan beharko dituzte udal ordainarazpenak, barnean direla alokatutako lokalaren titulartasunaren ondoriozkoak.

i) Ez egotea Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 13.2 eta 13.3 artikuluetan jasotako egoeretako batean; bereziki, egunean izatea Foru Ogasunarekiko tributu-betebeharrak.

III.II. Aurretik onartutako laguntzak luzatzea:

Hiru hileko sari gehiago jasotzea eska dezakete ekaineko deialdian onuradun izan zirenek, baldin haien jarduera nagusia bada hauetako bat:

–Haurtzaindegiak eta haur-hezkuntzako irakaskuntzak.

–Turismoarekin zerikusia duten jarduerak.

–Akademiak eta ikastetxeak.

–Hauekin lotutako jarduerak: aisialdia, ospakizunak eta josteta- eta kultura-zerbitzuak.

III.III. Justifikazio berriak:

Era berean, laguntzen lehenbiziko deialdian onuradun izan ziren pertsona fisiko edo juridikoek, ezin izan zutenek frogatu ordaindu zutela apirileko eta maiatzeko errenta edo hipoteka, ordainketa atzeratzeagatik, aukera izanen dute ordainketa orain justifikatzeko, baldin azaroaren 14a baino lehen ordaindu badute.

Kasu horretan, aski izanen da justifikazio hori erregistratzea Eguesibarko Udalaren Erregistro Orokorrean edo erregistro elektronikoan, adierazita laguntza onartu zien ebazpenaren zenbakia.

Eskaerak aurkezteko epea:

Eskabideak aurkez daitezke deialdiaren laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen direnetik hasita azaroaren 14ra bitarte.

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2011931