244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

10/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Aurrekontuaren aldaketa hasiera batez onesteko erabakia 2020ko irailaren 8ko osoko bilkuran harturik, 2020ko irailaren 15eko Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, 208. zenbakian. Jendaurreko epean alegaziorik aurkeztu ez denez, aurrekontuaren aldaketa hori behin betikoz onetsi eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean laburturik ematen da argitara, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunari buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1889 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatutakoari jarraikiz.

Aparteko kredituak: 426.000 euro.

Finantzaketa, diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 426.000 euro.

Argitara ematen da, aipatu legezko aginduak betetzeko asmoz, eta ohartarazten da behin betiko onespen honen aurka bide hauetako bat erabil daitekeela:

a) Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, zuzenean Nafarroako Justizia Auzitegi Nagusiko Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

b) Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.

Sarrigurenen, 2020ko urriaren 7an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2011824