244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

SAN MARTIN AMESKOA

2/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

2020ko 202. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, irailaren 8an, 2020ko aurrekontuan 2. aldaketa egiteko erabakiaren hasierako onespena. Jendaurreko epean inork alegaziorik aurkeztu ez duenez, hasierako onespenean nola eta bere hartantxe onetsi da behin betiko, eta argitara ematen, behar diren ondorioak izan ditzan; hori guztia, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan garatzen duen irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuari jarraikiz.

–13.489,00 euroko kreditu-gehigarria gaitzea, aurrekontu-aplikazio honetan: “1532-61900 Kaleak zolatzea”. Honen bidez finantzatuko da:

87010.–Finantzaketa lotuko gastuetarako diruzaintzako gerakina: 5.983,33 euro.

87000.–Diruzaintzako gerakina gastu orokorretarako: 7.505,67 euro.

Guztira: 13.489,00 euro.

San Martin Ameskoan, 2020ko urriaren 5ean.–Kontzejuko burua, Víctor María Olazarán Ruiz de Galarreta.

Iragarkiaren kodea: L2011581