244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

PITILLAS

3/2020 aurrekontu-aldaketa. Hasierako onespena

Pitillasko Udalak, 2020ko irailaren 28an egin osoko bilkuran, legezko quoruma izanik, hasiera batez onetsi zuen 2020ko aurrekontuko 3. aldaketaren espedientea.

Espediente hori jendaurrean egonen da hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta iragarki-taulan argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagunek nahiz interesdunek espedientea azter dezaten eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak egin ditzaten.

Erreklamaziorik egin ezean, espedientea behin betiko onetsitzat joko da, jendaurreko epea bukatutakoan.

Pitillasen, 2020ko urriaren 2an.–Udalburua, Pedro José Labari Elduayen.

Iragarkiaren kodea: L2011836