244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Udalaren zuzeneko laguntzetarako deialdia, jarduera ekonomikoetarako, baldin jarduera eten bada COVID-19aren osasun-krisiaren ondorioz. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/527700) eta Udalaren webgunean. DDBN (Identifikazioa): 527700.

Deialdi honen xedea eta helburua da herriko enpresa txiki eta ertainei eta autonomoei dirulaguntzak ematea, baldin COVID-19aren krisiak kaltetu baditu, murriztu daitezen 2020ko alarma-egoerak ekarritako kalte ekonomikoak.

Deialdiak ezartzen ez duen orotan aplikatuko da Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorra, baita uztailaren 21eko 887/2006 Errege Dekretua ere, zeinaren bidez onesten baita Dirulaguntzei buruzko azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren Erregelamendua.

Deialdia aurrera eramanen da baldin 2020ko aurrekontuan kontsignaziorik bada.

Eskabideak aurkeztu beharko dira iragarkia Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta 20 egun balioduneko epean. Eskabideak aurkeztean erantsi beharko dira deialdi honen seigarren oinarrian eta 1. eranskinean aipatzen diren agiriak eta argibideak. Eskabideak izanen dira deialdiari erantsitako eredu normalizatuaren araberakoak (1. eranskina), eta eskatzaileak sinatu beharko ditu.

Eskabideak aurkeztu behar dira Murchanteko Udalaren egoitza elektronikoaren Erregistro Orokorrean, www.murchante.es helbidean, murchante.sedelectronica.es helbidean, edo ayuntamiento@murchante.com helbidearen bidez, eta, salbuespenez eta hitzorduarekin, Murchanteko Udalaren bulegoetan (Cofrete kalea 5), 12:00etatik 14:00etara, edota Herri Administrazioen Araubideari eta Administrazio Prozedura Erkideari buruzko Legearen 38. artikuluan ezarritako edozein tokitan.

Murchanten, 2020ko urriaren 8an.–Alkatea, Luis Sancho Martínez.

Iragarkiaren kodea: L2011933