244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LUZAIDE

2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketak. Hasierako onespena

Luzaideko Udaleko Kudeaketa Batzordeak, 2020ko irailaren 26an egin bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketa (aparteko kredituak).

Espedienteak Udal Idazkaritzan egonen dira ikusgai hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, bizilagun edo interesdunek aztertu eta egokiak iruditzen zaizkien erreklamazioak aurkeztu ahal izateko. Hori guztia, bat etorriz irailaren 21eko 270/1998 Foru Dekretuaren 33. artikuluan xedatuarekin (foru dekretu horren bidez garatu zen, aurrekontuen eta gastu publikoaren alorretan, Nafarroako Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legea).

Jendaurrean dagoen bitartean erreklamaziorik aurkezten ez bada, 2020ko 3. eta 4. aurrekontu-aldaketen espedienteak behin betiko onetsitzat joko dira, eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzeko aginduko da.

Luzaiden, 2020ko irailaren 30ean.–Kudeaketa Batzordeko burua, Nicolás Camino Caminondo.

Iragarkiaren kodea: L2011821