244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.7. BESTELAKOAK

113/2020 EBAZPENA, urriaren 1ekoa, Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez jarraibideak onesten baitira, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko 2020-2021 ikasturtean.

Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariak ebazpen hau onestearen aldeko txostena aurkeztu du. Ebazpenaren xedea da indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta garatzeko balioko duten jarraibideak onestea, horri esker behar bezalako antolaketa eta funtzionamendu egokia lortzeko, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoetan, 2020-2021 ikasturtean, haien autonomiaren esparruan.

Erabiliz Hezkuntza Departamentuaren egitura organikoa ezartzen duen urriaren 30eko 267/2019 Foru Dekretuaren bidez esleitutako ahalmenak,

EBAZTEN DUT:

1. Eranskinean ageri diren jarraibideak onestea. Jarraibide horietan Nafarroako Foru Komunitatean, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzen dira 2020-2021 ikasturterako.

2. Ebazpen hau eta eranskina Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzea.

3. Ebazpen hau eta haren eranskinak igortzea Hezkuntzako Ikuskapen Zerbitzuari, Lanbide Kualifikazio, Enpresa eta Enplegurako Zerbitzuari, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari, Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari, Azterlan Ekonomikoen eta Nominen Zerbitzuari, Ikastetxeen Finantzaketaren, Ikasketetarako Laguntzen eta Zerbitzua Osagarrien Zerbitzuari, Kudeaketa Juridiko-administratiboaren Atalari, Eskolatze Bulegoari, Ikastetxeetako Informazioa Kudeatzeko Bulegoari eta ukitutako ikastetxeei, behar diren ondorioak izan ditzaten.

4. Ebazpen honen aurka gora jotzeko errekurtsoa jar daiteke, Hezkuntzako kontseilariari zuzendua, hilabeteko epean, Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita.

Iruñean, 2020ko urriaren 1ean.–Lanbide Heziketako zuzendari nagusia, Tomás Rodríguez Garraza.

ERANSKINA

Jarraibideak 2020-2021 ikasturtean arautzeko Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua

Ikasturte hasierako jarraibideek indarreko araudiaren alderdi batzuk zehaztu eta argitzen dituzte, eta arautu gabeko beste batzuk arautzen, ikastetxeen antolaketa eta funtzionamendua hobetzeko. Horrez gain, ikasturtean lehentasunez landu behar diren ildoak ezartzen dituzte.

Jarraibideak hiru kapitulutan daude bereizita:

Lehenbizikoa ikastetxe bateratuaren plangintzari buruzkoa da, eta zenbait ohar ditu araubide bereziko kirol irakaskuntzetako zikloen ezaugarri berariazkoen gainean.

Bigarrenean, antolaketa-alderdi berariazko batzuk zehazten dira, beharrezkoak direnak araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeen funtzionamendurako.

Hirugarrenean, gehien erabiltzen diren arauak azaltzen dira.

I. KAPITULUA

Ikastetxe bateratuaren plangintza

Uztailaren 28ko 89/2020 Ebazpenean adierazitakoa aintzat hartzeaz gain, non jarraibideak onesten baitira 2020-2021 ikasturtean hezkuntza sistemaren Lanbide Heziketako irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxe publikoen antolaketa eta funtzionamendua arautzeko, honako alderdi hauetan arreta berezia jarri beharko dute, Lanbide Heziketako irakaskuntzez gain, araubide bereziko kirol irakaskuntzak ere ematen dituzten ikastetxeek:

1. Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen Jarduketa Planarekin lotutako kirol irakaskuntzei buruzko neurrien berrikuspena eta programazioa.

Kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek berraztertu beharko dituzte Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak ezarri duen jarduketa planean aipatzen diren jarduketa-ildo estrategikoekin lotutako neurriak, eta horiek aldatu, beharrezkoa bada. Ildo horiek uztailaren 28ko 89/2020 Ebazpenaren 1. jarraibidean garatzen dira.

Hona hemen sei ildo estrategiko horiek:

a) Berrikuntza metodologikoa eta teknologikoa.

b) Lanbide informazioa eta orientazioa hobetzeko modu erabakigarrian laguntzea.

c) Lanbide Heziketa Duala garatzea eta finkatzea.

d) Kanpoko ekintzak sustatzea.

e) Ikastetxearen identitatea ezaugarritzea.

f) Genero ikuspegia txertatzea.

2. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen berariazko planen berrikuspena eta programazioa.

Ikastetxeek bertan ezarritako araubide bereziko kirol irakaskuntzekin loturiko planak berrikusi eta, beharrezkoa bada, aldatuko dituzte.

3. Kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek Jarduketa Plana prestatzen laguntzea araubide bereziko kirol irakaskuntzei dagokienez.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetako gobernu organoek Jarduketa Plana prestatzen lagun dezaten sustatzeko, ikastetxeko zuzendariak, barne prozesu bat egin ondoren, ikastetxeko gobernu organoen parte-hartzea bermatuko duena eta ikastetxeak berak erabakitzen duena, txosten idatzi bat bidaliko dio Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuko zuzendariari, egoki jotzen diren proposamen edo iradokizunekin, Nafarroako Lanbide Heziketaren Kontseiluak kontuan har ditzan hurrengo bi urteetarako Jarduketa Plana prestatzeko orduan.

Txosten hori 2020ko abenduaren 31 baino lehen bidaliko da, eta alderdi hauek jorratzen ahalko ditu: tituluak berritzea, prestakuntza eskaintza, enplegurako prestakuntza, lanbide arloko informazioa eta orientazioa, berrikuntza, antolaketa eta kudeaketa eredua eta/edo ikastetxeak nahi duen beste edozein alderdi.

4. Programazio didaktikoak.

Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeek modulu guztien programazio didaktikoak prestatu beharko dituzte, baita modulu horien zati diren lan unitateenak ere, eta dagokien plangintza dokumentuan jasoko dira.

Programazio didaktikoetan gauzatzen da nola garatuko den curriculuma ikasgelan. Programazio didaktikoetan alderdi hauei erreparatuko zaie bereziki:

a) Hezkuntzari buruzko Lege Organikoaren curriculum berria duten zikloak ezartzearen ondorioz egin beharreko egokitzapena, halakorik behar bada.

b) Urriaren 21eko 93/2014 Foru Aginduaren 6. artikuluan adierazitakoa, ebaluazio prozesuaren plangintzarako irizpideei dagokienez eta arlo horretan erabakiak hartzeari dagokionez.

c) Kontingentzia planetik etortzen diren adierazpenak kontuan izanda egin behar diren egokitzapenak, izan litezkeen egoeren arabera.

Ikasleek programazio didaktikoen oinarrizko alderdiei buruzko informazioa jaso beharko dute, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen bidearen bitartez, Hezkuntzako kontseilariaren maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduaren 2. artikuluan ezarri bezala. Foru agindu horren bidez, ikasleak ebaluatzeko prozesuan erreklamazioak egiteko sistema ezarri zen Nafarroako Foru Komunitateko ikastetxeetan ematen diren unibertsitatez kanpoko irakaskuntzetarako.

Orobat, ikasleek, ikastetxe bakoitzak ezartzen duen prozeduraren bidez, erreklamazio sistemaren berri jasoko dute, hain zuzen ere maiatzaren 21eko 49/2013 Foru Aginduan ezarritakoaz, honako hauei dagokienez: erreklamazio motak, prozedurak eta erreklamazioak jartzeko epeak.

II. KAPITULUA

Antolaketaren gaineko alderdiak

1. Irakasle espezialistak.

Indarreko tituluetan eta curriculumetan ezarrita dagoenez, araubide bereziko kirol irakaskuntzako zikloek irakasle espezialistei esleitzen diete modulu desberdinetan irakasteko eskumena.

Kontratazioa publikotasun, merezimendu eta gaitasun printzipioei jarraikiz egin zedin, Hezkuntza Departamentuak izangaien zerrendak osatzeko deialdiak egin zituen, irakasle espezialistak izendatu edo aldi baterako kontratatze aldera, berariazko blokearen moduluak irakas zitzaten mendi-kiroletako eta eskaladako lehen ikasmailan, mendi ertaineko bigarren ikasmailan eta eskaladako bigarren ikasmailan.

Lanbide Heziketako Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak proposatuko dio Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari irakasle espezialisten zer kontratazio beharra aurreikusten duen 2020-2021 ikasturtean irakaskuntza horietarako. Gainerako irakaskuntzetarako bezala, kontratazioen gaineko hasierako proposamen hori eskolaratze-aurreikuspenak oinarri hartuta egiten da, eta kontuan hartuz kalitate baldintzak eta, orobat, irakaskuntza hauek arautu eta garatzeari begira ohikoa den berezko malgutasuna.

2. Irakasle espezialisten eginkizunak.

2.1. Hona hemen kirol irakaskuntzetako irakasle espezialisten eginkizunak, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 91. artikuluan aurreikusitako eginkizun orokorrak zehaztuz eta malgutasuna kontuan harturik:

a) Esleiturik dituzten modulu eta blokeen programazioa eta irakaskuntza.

b) Ikasleen ikaskuntza prozesuaren ebaluazioa, baita irakaskuntza prozesuena ere.

c) Ikasleen tutoretza, esleiturik dituzten modulu eta blokeei dagokienez, esleiturik badituzte.

d) Ikasleen orientazioa prestakuntza, kirol eta lanbide arloetan, ikastetxeko zerbitzu edo departamentu espezializatuekin elkarlanean.

e) Ikastetxearen jarduera orokorrean parte hartzea, ebazpen honetan ezarritakoarekin bat.

f) Hezkuntza Departamentuak edo ikastetxeak erabakitzen dituen ebaluazio planetan parte hartzea.

g) Kasuan-kasuan dagozkien irakaskuntza-prozesuetan, ikerketa, saiakuntza eta etengabeko hobekuntza.

2.2. Irakasle espezialistek elkarlanean eta talde-lanean gauzatuko dituzte aurreko atalean adierazitako eginkizunak.

3. Irakasle espezialisten lanaldia.

3.1. Irakasle espezialisten lanaldia egin beharreko lanaren ezaugarrietara eta kirol irakaskuntzen berezko malgutasunera egokituko da.

3.2. Oro har, lanaldia ikasturtearen irakastaldian gauzatuko da, hau da, irailaren 1etik ekainaren 30era arte. Kirol modalitate eta espezialitateen inguruabarrak kontuan harturik, ikasturte bakoitzaren egutegia arautzen duen ebazpenean finkatuko da eskola-aldi zehatza.

4. Irakasle espezialisten ordutegiaren alderdi orokorrak.

Irakasle espezialistek bakoitzaren kontratuan ezarritako orduetan gauzatuko dituzte irakaslanari eta ikastetxeari lotutako jarduerak.

5. Irakasle espezialisten eskola-denbora: banaketa eta alderdi orokorrak.

5.1. Eskola-saioek eta saio osagarriek osatzen dute eskola-denbora. Ikastetxean edo ikastetxetik kanpo egin daitezke biak. Eskola-saio baten iraupena berrogeita hamabost minutukoa da. Saio osagarri baten iraupena hirurogei minutukoa da.

5.2. Honako hauek osatzen dituzte eskola-saioak: batetik, zuzeneko irakaskuntzako saioak, hau da, ikasleei irakaskuntza teorikoa eta praktikoa ematekoak eta lehen amaierako ebaluazioko ebaluazio jarduera teoriko eta praktikoak garatzekoak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, eta, bestetik, beste eginkizun batzuk betetzeko eskola-denbora gisa kontatzen diren saioak, hots, zuzeneko irakaskuntzaz bestelako jarduerak egitekoak eta bigarren amaierako ebaluazioko ebaluazio jarduera teoriko zein praktikoak egitekoak.

5.3. Saio osagarriak bideratuko dira ikastetxeko jarduerak, irakas-jardunak berezko dituen jarduerak eta jardunaldi praktikoei loturiko jarduerak egitera, jarraibide hauetan zehaztutakoarekin bat. Eskola-denboran, saio osagarri bat eman behar da zuzeneko irakaskuntzako 4 eskola-saioko. Saio horiek irakasle espezialista kontrataturik dagoen aldian banatuko dira.

5.4. Orduen banaketan irakaskuntza hauen berezitasuna kontuan hartu beharko da, malgutasun neurriei dagokienez.

5.5. Orobat, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lanbide arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala. Horregatik, eskola-denborarekin bateragarria izan behar da kirol zein lanbide arloetako jarduerak egitea, nahitaezkoak direnak irakasle espezialista izateko, betiere helburua izanik benetan eta behar bezala betetzea irakas-jarduna, irakasle espezialistaren kontratuaren xedekoa, irakaskuntza horien egutegiarekin bat.

6. Irakasle espezialisten eskola-denbora. Eskola-saioak eta saio osagarriak.

6.1. Eskola-saioak.

Hauek dira eskola-saioak:

6.1.1. Zuzeneko irakaskuntzako saioak: ikasleei eskola ematekoak. Zuzeneko irakastorduen artean kontzeptu hauekin bat datozenak daude:

a) Ohiko talde/gelarekin berariazko blokearen moduluetan ematen diren orduak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo, Nafarroan indarra duen curriculumean kirol irakaskuntzen maila eta modalitate-espezialitate bakoitzerako adierazitakoak, eta amaierako ebaluazioari dagozkion orduak, jarraian adierazten denarekin bat.

Berariazko blokearen moduluetako ordu teorikoei dagozkien lehen amaierako ebaluazioko jarduerak sartuta daude berariazko blokearen modulu bakoitzari dagozkion “ordu teorikoen” guztizkoaren barruan.

Ordu teorikoen gaineko bigarren amaierako ebaluazioko jarduerak eskola-denbora gisa zenbatzen dira, jarraibide hauen 6.1.2 atalean adierazitakoarekin bat.

Berariazko blokearen moduluetako ordu praktikoei dagozkien lehen amaierako ebaluazioko jarduerak sartuta daude berariazko blokearen modulu bakoitzari dagozkion “ordu praktikoen” guztizkoaren barruan.

Ordu praktikoen gaineko bigarren amaierako ebaluazioko jarduerak eskola-denbora gisa zenbatzen dira, jarraibide hauen 6.1.2 atalean adierazitakoarekin bat.

b) Bikoizketa orduak, berariazko blokearen moduluen ordu praktikoetan egiten direnak, ikastetxean zein ikastetxetik kanpo.

6.1.2. Eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak zeregin hauetarako dira: bigarren amaierako ebaluazioko jarduerak egiteko (ordu teorikoenak zein praktikoenak) eta irakaskuntzaz kanpoko jarduerei loturiko eginkizunak egiteko jardunaldi praktikoetan, eta koordinazio-funtzioekin zerikusia dutenak egiteko. Eskola-denbora gisa zenbatzen diren saioak honela esleitzen dira berariaz:

a) Bigarren amaierako ebaluazioari dagozkion eskola-denbora gisako orduak honela esleitzen dira: ordu teorikoen bigarren amaierako ebaluaziorako, eskola-denbora gisako ordu 1 berariazko blokearen modulu bakoitzeko; ordu praktikoen bigarren amaierako ebaluaziorako, 25 ordu mendi-kiroletako eta eskaladako lehen ikasmailan, 40 ordu mendi ertaineko bigarren ikasmailan eta 20 ordu eskaladako bigarren ikasmailan.

b) Lan-eremua prestatu eta ikuskatu beharra dakarten saio praktikoetarako eta saio praktikoetako irakaskuntzaz kanpoko jardueretarako, zenbait ordu esleituko dira eskola-denbora gisa, honela: berariazko blokearen moduluetako ordu praktikoek osotara zenbat jo eta heren bat, Nafarroako curriculumean maila eta kirol modalitate/espezialitate bakoitzerako adierazitakoarekin bat. Orduen guztizko kopuru hori funtzio horietan aritzen diren irakasle espezialisten artean banatuko da.

c) Berariazko blokearen moduluetako irakasle espezialistei eskola-denbora gisako zenbait ordu esleituko zaizkie koordinazio-funtzioetarako, honela, baldin eta kirol modalitate/espezialitate bakoitzaren berariazko blokearen moduluetan 3 espezialista titular edo gehiago badaude: 5 ordu mendi-kiroletako eta eskaladako lehen ikasmailarako, 10 ordu mendi ertaineko bigarren ikasmailarako eta 10 ordu eskaladako bigarren ikasmailarako.

6.2. Saio osagarriak:

Saio osagarriak dira, zorrozki, zuzeneko eskolatzat hartu ezin direnak, baina, berariazko jarduera batzuk egitea eskatzen dutenez, eskola-ordutegia handitzea dakartenak. Kontzeptu hauei dagozkie:

a) Irakas-jardunaren berezko jarduerak, esate baterako irakaskuntza-ikaskuntza jarduerak prestatzea, irakas-materialak egitea, ebaluazio-jarduerak zuzentzea, ebaluatzea eta erreklamazioei erantzutea.

b) Departamentuko bilera.

c) Berariazko blokeko irakasle espezialisten bilera, eta prestakuntza praktikoarena, halakorik egonez gero.

d) Klaustroaren bileretara joatea.

e) Ebaluazio saioetara eta irakasle taldeko bileretara joatea.

f) Kirol irakaskuntzei dagozkien koordinazio tresnak prestatu eta berrikustea.

7. Antolamenduzko alderdi metodologikoak.

7.1. Berariazko blokearen moduluen ordu teorikoak.

Oro har, ikastetxeko ikasgela batean ematen dira ordu teorikoak, eta berariazko blokearen moduluen eduki eta alderdi teorikoak lantzen dira saio horietan.

Ikasgelako saio horietan egiten dira, orobat, proba idatziak eta ebaluatzeko planifikatutako bestelako jarduera batzuk, hala nola ikasleek talde-lanean edo bakarka egindako lanen aurkezpenak.

Ordu teorikoak hauek dira:

a) Mendi-kiroletako eta eskaladako lehen ikasmaila:

Lanbide garapena

15

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa

25

Mendiko ingurumena

10

Mendi kiroletako segurtasuna

15

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

65

5 orduko 13 ikasgela-saioren baliokidea dira.

b) Mendi ertaineko bigarren ikasmaila:

Gidatzea mendi ertainean

10

Mendi ertaineko kirol teknikariaren lanbide garapena

10

Mendi kirolen entrenamendua

5

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa

15

Mendiko ingurumena II

10

Segurtasuna mendiko jarduera gidatuetan

20

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

70

5 orduko 14 ikasgela-saioren baliokidea dira.

c) Eskaladako bigarren ikasmaila:

Eskalada gidatzea

10

Eskaladako kirol teknikariaren lanbide garapena

10

Eskalada entrenamendua

5

Eskalatzen irakasteko prestakuntza teknikoa eta metodologikoa

15

Mendiko ingurumena eskaladan

10

Segurtasuna eskaladan

20

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU TEORIKOAK GUZTIRA

70

5 orduko 14 ikasgela-saioren baliokidea dira.

Berariazko blokearen modulu bakoitzeko ordu teorikoak ematen dituen irakasle espezialista kasuan kasuko moduluaren irakasle titularra izanen da, eta hala agertuko da eskola kudeaketako EDUCA sisteman.

7.2. Berariazko blokearen moduluen ordu praktikoak.

Oro har, ingurune naturalean ematen dira ordu praktikoak, saio praktikoetan, eta modu praktikoan heltzen zaie berariazko blokearen moduluen alderdi tekniko eta didaktikoei.

Saio praktiko horietan batera lantzen dira berariazko blokearen hainbat modulutako alderdi praktikoak. Irakasle espezialista bat baino gehiago daudenean, baterako eskolak emanen dituzte saio praktikoan aritu behar duten irakasle espezialistek.

Iraupenaren arabera, honelakoak izan daitezke saio praktikoak:

–Egun erdiko saio praktikoak, goizez ala arratsaldez. Oro har, 4 eta 6 ordu artekoak izanen dira.

–Egun osoko saio praktikoak, goizez eta arratsaldez. Oro har, 8 eta 10 ordu artekoak izanen dira.

–Egun oso luzatuko saio praktikoak, goizetik gauera. Oro har, 12 eta 14 ordu artekoak izanen dira, eta gaua kanpoan pasatzen da.

Planifikatutako saio praktiko horietarako aurreikusi den iraupena aldakorra da, egiten diren egunean ingurumenean eta eremuan dauden baldintzen arabera.

Hauek dira ordu praktikoak:

a) Mendi-kiroletako eta eskaladako lehen ikasmaila:

Mendi kirolen prestakuntza teknikoa

55

Mendiko ingurumena

10

Mendi kiroletako segurtasuna

25

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU PRAKTIKOAK GUZTIRA

90

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera helduko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Irakasle/ikasleen ratioa 1/8 izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

b) Mendi ertaineko bigarren ikasmaila:

Gidatzea mendi ertainean

50

Mendi kirolen entrenamendua

5

Mendian aurrera egiteko prestakuntza teknikoa

65

Mendiko ingurumena II

25

Segurtasuna mendiko jarduera gidatuetan

65

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU PRAKTIKOAK GUZTIRA

210

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera helduko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Irakasle/ikasleen ratioa 1/8 izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

c) Eskaladako bigarren ikasmaila:

Eskalada gidatzea

50

Eskalada entrenamendua

10

Eskalatzen irakasteko prestakuntza teknikoa eta metodologikoa

100

Mendiko ingurumena eskaladan

25

Segurtasuna eskaladan

65

BERARIAZKO BLOKEAREN ORDU PRAKTIKOAK GUZTIRA

250

Horiek lantzeko egiten diren saio praktikoetan batera helduko zaie modulu desberdinetako alderdi praktikoei. Irakasle/ikasleen ratioa 1/4 izanen da. Saio praktiko hauetan ikasleen ebaluazio jarraitua egin beharko da.

8. Irakasle espezialistak kontratatu beharraren gaineko aurreikuspena 2020-2021 ikasturterako

Jarraian ezartzen da 2020-2021 ikasturtean irakasle espezialistak kontratatu beharraren gaineko aurreikuspena.

8.1. Mendi-kiroletako eta eskaladako lehen ikasmaila.

16 ikasleko ratioa edukiko dutela aintzat harturik, irakasle espezialista hauek kontratatzeko beharra dagoela aurreikusten da:

Eskola-saioak

Zuzeneko irakaskuntza

Titularra

155

Banaketak

90

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

2. azterketa praktikoaren orduak

25

2. azterketa teorikoaren orduak

4

Saio praktikoetako eremua prestatzea

30

Koordinazio-orduak

5

Saio osagarriak

Irakas-jardunaren / saio praktikoen berezko jarduerak

61

GUZTIRA

370

8.2. Mendi ertaineko bigarren ikasmaila.

16 ikasleko ratioa edukiko dutela aintzat harturik, irakasle espezialista hauek kontratatzeko beharra dagoela aurreikusten da:

Eskola-saioak

Zuzeneko irakaskuntza

Titularra

280

Banaketak

210

Eskola-denbora gisa kontatzen diren orduak

2. azterketa praktikoaren orduak

40

2. azterketa teorikoaren orduak

6

Saio praktikoetako eremua prestatzea

69

Koordinazio-orduak

10

Saio osagarriak

Irakas-jardunaren / saio praktikoen berezko jarduerak

123

GUZTIRA

738

8.2. Eskaladako bigarren ikasmaila.

8 ikasleko ratioa edukiko dutela aintzat harturik, irakasle espezialista hauek kontratatzeko beharra dagoela aurreikusten da:

Eskola-saioak

Zuzeneko irakaskuntza

Titularra

320

Banaketak

250

Eskola-ordutzat zenbatzen diren orduak

2. azterketa praktikoaren orduak

20

2. azterketa teorikoaren orduak

6

Saio praktikoetako eremua prestatzea

82

Koordinazio-orduak

10

Saio osagarriak

Irakas-jardunaren / saio praktikoen berezko jarduerak

143

GUZTIRA

831

Kontratazio behar horiek zehaztutakoan, Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak Aldi Baterako Langileak Kudeatzeko Zerbitzuari bidaliko dizkio, eta jarraibide hauetan egindako aurreikuspenaren gaineko aldaketak izaten ahalko ditu, behar bezala arrazoiturik badaude.

Horretarako, eta Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuak emandako jarraibideekin bat, ikastetxeak aurretiazko proposamen bat eginen du ordu horiek hilabetez hilabete banatzeko, irakaskuntza hauetarako zedarritutako egutegi akademikoarekin bat eta aintzat harturik irakasle espezialista bat hilean 100 ordu egiteko kontratatu daitekeela gehienez ere. Lanbide Heziketaren Plangintza eta Berrikuntzarako Zerbitzuari igorriko zaio proposamen hori.

9. Kirol irakaskuntzen departamentua.

9.1. Araubide bereziko kirol irakaskuntzak ematen dituzten ikastetxeetan, kirol irakaskuntzen departamentu berariazko bat izanen da. Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak departamentu horretan sartuta egonen dira, curriculumaren programazioaren eta programazio didaktikoaren ondorioetarako eta departamentuari atxikitako irakaskuntzen koordinazio orokorraren ondorioetarako.

9.2. Berariazko blokearen moduluetan edo bestela prestakuntza praktikoan irakasteko kontratatu edo izendatu diren irakasle espezialistak departamentu horretakoak izanen dira, eta hitza eta botoa izanen dituzte. Kontratazioak iraun bitarte izanen dira departamentu horretakoak.

10. Irakasle espezialisten parte-hartzea ikastetxeko organoetan.

10.1. Irakasle espezialistak klaustroko, taldeko irakasle-taldeetako eta kirol irakaskuntzetako departamentuko kideak izanen dira, eta, horrenbestez, ikastetxeak zer bileratarako deia egin eta horietara agertu beharko dute. Irakasle espezialistek ez dute parte hartuko ikastetxeko koordinazio pedagogikorako gainerako organoetan.

10.2. Nolanahi ere, kontuan hartu beharko da kirol irakaskuntzetako irakasle espezialistak kirol eta lanbide arloetako jarduera egiten duten profesionalak direla, urriaren 24ko 1363/2007 Errege Dekretuaren 51. artikuluan adierazten den bezala, eta, horregatik, bi jarduera horiek bateragarriak izan daitezen ahaleginak egin beharko dituztela hala ikastetxeak nola irakasle espezialistak berak. Hori horrela, irakasle espezialistak ikasturte hasieratik programatutako bileretara joan beharko du, baldin eta horietarako deia egin bazaio; izan ere, kontratuan bilera horietarako orduak izanen ditu. Edonola ere, kirol arloko lanbide jardueran zehaztu ezinezko egoeraren bat gertatu eta horren ondorioz ezin badu programatutako bileretara joan, absentzia justifikatutzat joko da, betiere kasuan kasuko egoera agiri bidez justifikatzen bazaio ikastetxeko zuzendaritzari.

10.3. Kirol irakaskuntzetako irakasle espezialista gisa kontratatutako edo izendatutako pertsonak ezin dira hautagai edo hautesle izan ikastetxeetako kide bakarreko gobernu organoetarako.

11. Kirol ikasketen koordinazioa.

11.1. Koordinazioa: karguak eta funtzioak.

Kirol teknikari titulu batera bideratzen duen kirol irakaskuntzetako ziklo bakoitzak kirol zikloko koordinatzaile bat izanen du; kirol zikloko bloke komunaren eta/edo osagarriaren moduluetan irakasten duen irakasle bat izanen da koordinatzaile hori (erdi mailako kirol zikloaren lehen ikasmailan edo bigarrenean irakatsi).

Bigarren Hezkuntzako institutuen erregelamendu organikoa garatzen duen uztailaren 16ko 225/1998 Foru Aginduaren 22. artikuluan xedatutakoa garatuz:

Kirol ziklo bakarra baldin badago, departamentuko buruak eginen ditu kirol zikloaren koordinatzaileari dagozkion eginkizunak.

–Bi kirol ziklo baldin badaude, departamentuko buruak eginen ditu kirol zikloetako bati dagozkion koordinatzaile eginkizunak, eta beste koordinatzaile bat egonen da bigarren kirol ziklorako, dagozkion eskola-orduak izanen dituena.

Ikasmaila bakoitzeko berariazko blokean, horri dagozkion moduluak koordinatzeko eginkizunak egonen dira, eta horiek bere gain hartuko ditu berariazko bloke espezifiko horretan irakasten duen irakasle espezialista batek, ebazpen honen 6.1.2 jarraibideetan adierazitako ordu-esleipen eta baldintzekin bat.

11.2. Eginkizunak:

–Kirol zikloko koordinatzaileak bere gain hartuko ditu otsailaren 10eko 25/1997 Foru Dekretuaren 45.3 artikuluan aipatutako eginkizunak (foru dekretu horren bidez onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Bigarren Hezkuntzako Institutuen Erregelamendu Organikoa), eta arreta berezia emanen dio berariazko blokeko moduluak ematen dituzten irakasleen koordinazioari eta berariazko blokeko irakasleak koordinatzeari, kontuan harturik irakaskuntza hauen ezaugarri bereziak.

–Ikasmaila bakoitzeko berariazko blokearen moduluen koordinazio eginkizunak bere gain hartzen dituen irakasle espezialistak honako hauek egin beharko ditu:

a) Berariazko blokeko irakasle eta irakasle espezialisten taldearen koordinazio bilerak zuzentzea.

b) Irakasle espezialista guztien izenean artekari lanak egitea kirol zikloko koordinatzailearekin, kirol irakaskuntzetako departamentuko buruarekin eta ikastetxeko zuzendaritza taldearekin.

c) Kirol ziklora eta ikasmailara sartzeko berariazko probak prestatzen eta ebaluatzen laguntzea, oinarri harturik Lanbide Heziketaren Zuzendaritza Nagusiak ezartzen dituen jarraibideak.

c) Berariazko blokeko moduluak ezartzearekin eta garatzearekin lotutako prestakuntza beharrak diagnostikatzea, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin edo departamentuko buruarekin elkarlanean, eta hark bideratuko ditu, ikastetxeak horretarako ezarrita daukan moduan.

d) Behar materialak hautematea eta behar diren kudeaketak egitea berariazko blokeko moduluetan behar diren baliabideak erosteko, kirol irakaskuntzetako zikloko koordinatzailearekin elkarlanean, ikastetxeak ezarritako protokoloarekin bat.

12. Goi mailako zikloetarako sarrera ikastaroa.

Ebazpen hau aplikagarria da oraindik: 151/2016 Ebazpena, maiatzaren 6koa, Hezkuntzako zuzendari nagusiak emana, Hezkuntzari buruzko maiatzaren 3ko 2/2006 Lege Organikoaren 42.5 artikuluak aipatzen dituen borondatezko irakasgaiak arautzen dituena, Nafarroan goi mailako zikloetan sartzeko ikastaroa izeneko kurtsoan modu esperimentalean antolatuak. Sarrera ikastaroaren curriculuma 2017-2018 ikasturtekoa bezalakoa izanen da.

Sarrera ikastaroak goi mailako zikloetan sartzeko proba baten balioa izanen du Kirol teknikariaren titulua bai baina batxilergoko titulua (edo baliokidea) edo goi mailako titulu akademikorik ez duten ikasleen kasuan.

Sarrera ikastaroan onartzeko prozesua Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren ebazpen baten bidez arautuko da.

13. Matrikulen bateragarritasuna.

a) 2020-2021 ikasturtean kirol irakaskuntzen heziketa ziklo batean matrikulatuta dauden ikasleek aldi berean Batxilergoko irakaskuntzak egin ditzakete Nafarroan, baina, betiere, ikasketa horiek egiteko, “Félix Urabayen” Nafarroako Helduentzako Bigarren Hezkuntzako Institutuan matrikulatzen badira, urrutiko araubidean, bertan sartzeko baldintzak beteta.

b) 2020-2021 ikasturtean kirol irakaskuntzetako ziklo batean matrikulaturik dauden ikasleek, gainditzeke duten modulu bakarra prestakuntza praktikoa baldin bada, zilegi izanen dute irakaskuntza horiek helduentzako Batxilergoko ikasketekin bateratzea Nafarroan, betiere baldintza akademikoak eta Batxilergo horretan sartzekoak betetzen badituzte.

c) 2020-2021 ikasturtean derrigorrezkoaren ondoko irakaskuntzetan eta/edo goi mailako irakaskuntzetan Nafarroan matrikulatutako ikasleek aldi berean egin ditzakete araubide bereziko kirol irakaskuntzak, gutxienez orduen %90 bateragarriak badira.

III. KAPITULUA

Erreferentziazko agiri estrategikoak eta araudia

14. Erreferentziazko agiriak estrategikoak:

–Lanbide Heziketaren 2017-2020 Plan Estrategikoa.

15. Araubide bereziko kirol irakaskuntzen araudia.

15.1. Antolamendua.

–1363/2007 Errege Dekretua, urriaren 24koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa orokorra).

–248/2011 Foru Dekretua, abenduaren 28koa. (Araubide bereziko kirol irakaskuntzen antolaketa eta garapena).

15.2. Onarpena. Zikloetan sartzeko probak. Berariazko sarrera probak.

–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren 2020ko Ebazpena. (Ikastetxe publikoetan kirol irakaskuntzetarako ikasleak onartzeko prozedura erregulatzen duena, 2020-2021 ikasturtean).

–26/2020 Ebazpena, otsailaren 25ekoa, maiatzaren 7ko 44/2020 Ebazpenaren bidez aldatua (Heziketa zikloetan sartzeko 2020an egin behar diren probetarako deialdia).

–Lanbide Heziketaren zuzendari nagusiaren 2020ko Ebazpena. (2020-2021 ikasturteari dagozkion berariazko sarrera proben deialdia egiten duena).

15.3. Ebaluazioa.

–93/2014 Foru Agindua, urriaren 21ekoa. (Araubide bereziko kirol iraskaskuntzetako zikloen ebaluazioa).

–49/2013 Foru Agindua, maiatzaren 21ekoa. (Ebaluazio prozesuan erreklamazioak egiteko sistema).

15.4. Nazioartekotzea.

–31/2012 Foru Agindua, apirilaren 3koa. (Prestakuntza egonaldiak atzerrian: ikasleak eta irakasleak).

16. Kirol irakaskuntzen buruzko informazioa.

–Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako Ministerioan:

http://www.educacionyfp.gob.es/contenidos/estudiantes/ensenanzas-deportivas.html

–Kirolaren Kontseilu Nagusian:

https://www.csd.gob.es/es/csd/ensenanzas

–Hezkuntza Departamentuan:

https://www.educacion.navarra.es/eu/web/dpto/ensenanzas-deportivas-de-regimen-especial

Iragarkiaren kodea: F2011543