244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

LODOSA

Jarduera-lizentzia. Eskaera

Ingurumena Babesteko Esku-hartzeari buruzko martxoaren 22ko 4/2005 Foru Legean xedatua bete dadin, aditzera ematen da Udalaren bulegoetan jendaurrean egonen dela hamabost egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, ondotik zehazten den espedientea, jarduerak ukituak gertatzen direnek bidezko alegazioak egin ditzaten epe horretan.

Sustatzailea: Suype Motos, SL.

Jarduera: “Motorrak eta bizikletak konpontzeko tailerra lekuz aldatzea”.

Tokia: Nafarroako etorb., 124.

Lodosan, 2020ko urriaren 5ean.–Alkatea, Pablo Azcona Molinet.

Iragarkiaren kodea: L2011578