244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

BERRIOBEITI

Udal Plan Orokorra. Hasierako onespena

Berriobeitiko Udalak, 2020ko irailaren 1ean egindako osoko bilkuran, Udal Plan Orokorra hasiera batez onesteko erabakia hartu zuen.

Espedientea jendaurrean egonen da bi hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita, eta interesdunen eskura egonen da Udalaren web orrian (www.berrioplano.es) eta salbuespen gisa eta mundu osoari eragiten dion pandemia dela-eta, baita udal bulegoetan ere, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten; hori guztia Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 71.8 artikuluan xedatua aplikatu beharrez.

Berriobeitin, 2020ko urriaren 9an.–Alkatea, Raúl Julio Bator Pérez.

Iragarkiaren kodea: L2011897