244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ARROITZ

Aldaketa, 2020ko plantilla organikoan. Behin betiko onespena

Arroizko Udalak, 2020ko uztailaren 23an egin bilkura arruntean, hasiera batean onetsi zuen Udalaren 2020ko plantilla organikoaren aldaketa; erabakia 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 25ean.

Jendaurreko epea iragan baita alegaziorik aurkeztu gabe, espedientea behin betiko onetsita gelditzen da, bat etorriz Nafarroako Toki Administraziori buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 276. artikuluan ezarritakoarekin, eta argitara ematen da, betetzeko Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina onesten duen abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren 19. eta 20. artikuluetan ezarritakoa.

Funtzionarioak: idazkaria. Maila: A. Sarbidea: oposizio-lehiaketa. Lanpostuko osagarria: %23,72. Egoera: hutsik.

Aldi baterako betea: Koba Valencia Caldevilla. 3. gradua. Administrazio egoera: jardunean. Antzinatasun onartua: 1991/11/19tik hasita, etenekin.

Arroitzen, 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Antonio Ángel Moleón Segura.

Iragarkiaren kodea: L2011840