244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AGOITZ

1/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Agoizko Udalak, 2020ko maiatzaren 28an egin osoko bilkuran, besteak beste erabaki zuen hasiera batez onestea 2020ko ekitaldiko aurrekontuaren 1. aldaketa. Aldaketaren ondorioz, kreditu-gehigarria finantzatuko da diru-sarrera handiagoen kargura (11.700,00 euro), gastuen kapituluko aurrekontuaren guztirakoaren gainean, zehazki, 1 1722 2279901.–Agenda 21 ezartzeko jarduketak gastu-partidaren gainean (11.800,00 euro). Sarrera-partidak dira 7670000.–Tokiko Agenda 21 berritzea (5.000,00 euro) eta Diruzaintzako gerakina (6.700,00 euro). Erabaki hori jendaurrean egon da hamabost egun baliodunean, 2020ko 196. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, irailaren 1ean, argitaratuta, Toki Ogasunei buruzko martxoaren 10eko 2/1995 Foru Legearen 202.1 artikuluan ezarritakoari jarraituz, eta epe horretan ez da alegazio, kexa edo oharrik aurkeztu. Beraz, erabakia behin betiko onetsi da eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara ematen da. Hona hemen:

–Kreditu-gehigarriaren finantzaketa diru-sarrera handiagoen kargura (11.700,00 euro), gastuen kapituluko aurrekontuaren guztirakoaren gainean, zehazki, gastu-partida honen gainean:

Gastu-partida:

–1 1722 2279901.–Agenda 21 ezartzeko jarduketak, 11.800,00 euroko zenbatekoarekin.

Sarrera-partidak:

–7670000.–Tokiko Agenda 21 berritzea, 5.000,00 euroko zenbatekoarekin.

–Diruzaintzako gerakina, 6.700,00 euroko zenbatekoarekin.

Agoitzen, 2020ko urriaren 6an.–Alkate udalburua, Angel Martín Unzué Ayanz.

Iragarkiaren kodea: L2011815