244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.1. OPOSIZIOAK ETA LEHIAKETAK. LAN PUBLIKOAREN ESKAINTZA

ZIZUR NAGUSIA

Deialdia, gazteriaren eta partaidetzaren teknikariaren
lanpostua aldi baterako kontratazioarekin betetzeko
izangaien zerrenda bat oposizio bidez osatzeko

Zizur Nagusiko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko urriaren 9an egin bilkuran, deialdia onetsi zuen oposizio bidez izangaien zerrenda bat osatzeko, gazteriaren eta partaidetzaren teknikari izateko lanpostu bat aldi baterako kontratazioarekin betetzearren. Lanpostua B mailakoa da eta euskarako C1 hizkuntza-eskakizuna du.

Hautapen prozesu hori honako hauetan xedatutakoari jarraikiz eginen da: Nafarroako Administrazio Publikoen zerbitzuko Langileen Estatutuaren testu bategina, abuztuaren 30eko 251/1993 Legegintzako Foru Dekretuaren bidez onetsi zena, aipatu estatutua garatu eta gauzatzeko Sarrera Erregelamendua onesten duen 113/1985 Foru Dekretua, gainerako aplikazio arauak eta deialdi honetako oinarriak.

Deialdiaren oinarriak http://www.zizurmayor.es/eu Udalaren web-orrian argitaratuko dira.

Zizur Nagusian, 2019ko urriaren 9an.–Alkate udalburua, Jon Gondán Cabrera.

Iragarkiaren kodea: L2011819