244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.2. Oposizioak eta lehiaketak. Lan publikoaren eskaintza

GORA JOTZEKO ERREKURTSOA, Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1805/2020 Ebazpenaren aurkakoa. Ebazpen horren bidez deklaratzen da Jose Javier Valencia Casi jaunak bere eskubideak galdu dituela, deialdi honetan parte hartzeak emandakoak: Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen 39 lanpostu oposizio bidez betetzeko deialdia.

Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren otsailaren 25eko 505/2019 Ebazpenaren bidez, deialdi bat onetsi zen Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioaren eta haren erakunde autonomoen zerbitzuko sistema informatikoetako teknikari-ofizialen 39 lanpostu oposizio bidez betetzeko. Deialdi horretan, Jose Javier Valencia Casi jaunak gora jotzeko errekurtsoa jarri du Funtzio Publikoko zuzendari nagusiaren uztailaren 30eko 1805/2020 Ebazpenaren aurka, zeinaren bidez deklaratzen baita galdu dituela deialdi horretan parte hartzeak emandako eskubideak.

Administrazio Publikoen Administrazio Prozedura Erkideari buruzko urriaren 1eko 39/2015 Legearen 118. eta 45. artikuluekin bat etorriz, horren berri ematen zaie interesdun guztiei, iragarki hau argitaratu eta biharamunetik hamar egun balioduneko epean alegazioak egin ditzaten, Erregistro Orokorrean aurkeztuz (Nafarroako Jauregia, Karlos III.aren etorbidea 2, Iruña), edo aipatutako legearen 16. artikuluan adierazitako bideetako bat erabiliz.

Lehendakaritzako, Berdintasuneko, Funtzio Publikoko eta Barneko kontseilariaren maiatzaren 14ko 59/2020 Foru Aginduaren 8. apartatuan ezarritakoa aplikatuz, jarritako errekurtsoaren kopia bat lortu nahi duten interesdunek hura bidaltzeko eska dezakete Erregistro Orokor Elektronikoaren bitartez http://www.navarra.es/home_es/Servicios/ficha/1718/Registro-General-Electronico Horretarako, eskaeran adierazi beharko dute zer helbide elektronikotara nahi duten bidaltzea gora jotzeko errekurtsoaren kopia hori.

Iruñean, 2020ko urriaren 5ean.–Funtzio Publikoko zuzendari nagusia, Amaia Goñi Lacabe.

Iragarkiaren kodea: F2011929