244. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 20a

1. NAFARROAKO FORU KOMUNITATEA

1.2. AGINTARIAK ETA LANGILEAK

1.2.1. Kargu-uzteak, izendapenak eta bestelako egoerak

953E/2020 EBAZPENA, urriaren 13koa, Osasuneko zuzendari nagusiak emana, zeinaren bidez Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzen baita profesionalei Osasun Departamentuaren intereseko arloetako master ofizialak eta unibertsitateko titulu berekiak egiteko laguntzak emateko deialdian, 2020. urtean.

Osasuneko zuzendari nagusiaren uztailaren 31ko 478E/2020 Ebazpenaren bidez onetsi ziren profesionalei laguntzak emateko deialdia eta oinarri arautzaileak, Osasun Departamentuaren intereseko arloetako master ofizialak eta unibertsitateko titulu berekiak egiteko, 2020. urtean. Deialdia 2020ko 192. Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu zen, abuztuaren 28koan.

Deialdiaren 5. oinarriak ezartzen du nork osatuko duen Ebaluazio Batzordea, zeina aurkeztutako eskaerak baloratzeaz eta laguntzak emateko proposamena egiteaz arduratuko baita.

Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuak eman duen txostenean proposatzen da aipatu batzordearen osaera aldatzea, kargua utzi dutelako bai María Jesús Guembe Suescun andreak, Prestakuntza Ataleko buruak, bai haren ordezkoa zenak, Javier Abad Vicente jaunak, aipatu zerbitzuko zuzendariak.

Horregatik, aipatu batzordeko kide izan dadin proposatzen da Idoia Gaminde Inda andrea, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria gaur egun, eta haren ordezko gisa, Olga Díaz de Rada Pardo andrea, zerbitzu horretako Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua; haiek arituko dira María Jesús Guembe Suescun andrearen eta Javier Abad Vicente jaunaren ordez, hurrenez hurren.

Horrenbestez, Nafarroako Foru Komunitateko Administrazioari eta foru-sektore publiko instituzionalari buruzko martxoaren 11ko 11/2019 Foru Legearen 32.1.d) artikuluak ematen dizkidan ahalmenak erabiliz,

EBAZTEN DUT:

1. Ebaluazio Batzordearen osaera aldatzea Osasuneko zuzendari nagusiak uztailaren 31n emandako 478E/2020 Ebazpenaren bidez onetsitako deialdian. Deialdi horren bidez laguntzak ematen zaizkie profesionalei, Osasun Departamentuaren intereseko arloetako master ofizialak eta unibertsitateko titulu berekiak egiteko, 2020. urtean. Aldaketa hauxe da:

Aipatu batzordeko kide izendatzea Idoia Gaminde Inda andrea, Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuko zuzendaria, eta haren ordezko gisa, Olga Díaz de Rada Pardo andrea, zerbitzu horretako Ikerketa Kudeatzeko Bulegoko burua, María Jesús Guembe Suescun andrearen eta Javier Abad Vicente jaunaren ordez aritu daitezen, hurrenez hurren.

2. Agintzea ebazpen hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitara dadin.

3. Ebazpen hau Prestakuntza Atalari eta Plangintzarako, Ebaluaziorako eta Ezagutza Kudeatzeko Zerbitzuari igortzea, behar diren ondorioak izan ditzan.

Iruñean, 2020ko urriaren 13an.–Osasuneko zuzendari nagusia, Carlos Artundo Purroy.

Iragarkiaren kodea: F2012034