243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2020-S-516

Juan Fermín Álvarez Ochoa de Olzak eta Manuel Ferreriro Dubónek ondoko ezaugarriak dituen baimena eskatu dute:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Álvarez Ochoa de Olza Juan Fermín eta Ferreriro Dubón Manuel.

Xedea: landa hostal bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Arga ibaia.

Isurketa eginen den udal-mugartea: Esteribar (Nafarroa).

Hostala 40. poligonoko 18. lurzatian dago. Haren isurketa, zehazki 1.400 m³-ko emaria urtean, hobi-iragazki biologikoaren bidez araztu eta gero, Olazar errekara doa, ezkerraldetik; Olazar erreka Arga ibaira isurtzen da, eskuinaldetik.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 29an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011550