243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2014-P-361

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko maiatzaren 12an emandako Ebazpenaren bidez, Javier Marín Irisori eta Ana María Luqui Marcori ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Caparrosoko udal-mugarteko (Nafarroa) Cofita-Rinconar alderdian, 4. poligonoko 842. lurzatian, Aragoi ibaiaren eskuinaldean, “Ebro-Aragoiko alubioi lurrak: Lodosa-Tutera” izeneko 049 lur azpiko ur-masan, ibilguen polizia-eremuan dagoen putzu batetik ura ateratzeko; ura 1,55 hektareako baratza aspertsioz ureztatzeko erabiliko da, Caparrosoko udal-mugarteko (Nafarroa) 4. poligonoko 841. eta 842. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 6.000 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,386 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko ekainaren 11n.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011503