243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2019-A-107

Askartza Gazte Elkarteak honako datu eta ezaugarri hauek dituen ur publikoen aprobetxamendua eskatu du:

Ibilgua: Belabarze erreka-zuloa.

Hargunearen udalerria: Izaba (Nafarroa).

Hargunearen tokia: UTM ETRS89 (673411, 4749294), proiekzio-eremua: 30.

Erabilera: etxean erabiltzeko, edateko ez.

Erabileraren tokia: Izabako 7. poligonoko 64. lurzatia (Nafarroa).

Batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean (l/s): 0,021.

Gehieneko bolumena urtean: 72 m³.

Aprobetxamenduaren xedea da ura zuzenean hartzea Belabarze erreka-zulotik, ezkerraldetik, 1,9 ZP-ko potentziako motoponpa baten bidez eta 1,1 l/s-ko uneko gehieneko emariarekin. Motoponpak 25 mm-ko diametroa duen mahuka malgu baten bidez bultzatuko du ura bi ur-biltegiraino, bakoitza metro kubiko batekoa. Ura etxean erabiltzeko hornituko da, baina ez edateko, udako kanpaldi baterako. Gehienez ere hartuko den ur-bolumena 72 m³ izanen da, ekainetik abuztura, biak barne.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko otsailaren 14an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011349