243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2018-P-697

Ebroko Konfederazio Hidrografikoak 2020ko irailaren 15ean emandako Ebazpenaren bidez, Fermín Gambarte Muruzábali eta María Pilar Espatolero Esparzari ur publikoen aprobetxamendua eman zaie, Corellako udal-mugarteko (Nafarroa) El Cerrillar alderdian, 10. poligonoko 374. lurzatian, Ebro ibaira eskuinaldetik isurtzen den El Sasillo erreka-zuloaren ezkerraldean eta ibilguen polizia-eremutik kanpo dagoen putzu-urmael batetik ura ateratzeko, Ebro-Aragoi alubioi lurrak: Lodosa-Tutera izeneko lur azpiko 049 ur masan; ura 9,464 hektareako olibadia tantaka ureztatzeko erabiliko da, Corellako udal-mugarteko (Nafarroa) 10. poligonoko 375., 376 eta 377. lurzatietan. Urtean, gehienez ere, 4.000 m³-ko bolumena izanen du aprobetxamenduak, eta batez besteko emari baliokidea kontsumo handieneko hilean 0,772 l/s-koa izanen da. Aipatutako ebazpenean adierazitako baldintzak bete beharko dira.

Aditzera ematen da orok jakin dezan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 17an.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011348