243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki oharra. Erreferentzia: 2020-S-666

Imozko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Imozko Udala.

Xedea: Goldarazko hondakin urak isurtzeko baimena berrikustea.

Isurketa eginen den udal-mugartea: IMOTZ (Nafarroa).

Isurketak 5.500 m³-ko gehieneko bolumena du urtean, eta bi gela eta 31,2 m³-ko edukiera dituen Imhoff tankean tratatzen da.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011347