243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ULTZAMA

4/2020 aurrekontu-aldaketa. Behin betiko onespena

Ultzamako Udalak, 2020ko abuztuaren 13an egindako osoko bilkuran eta udalkideen legezko kopuruaren gehiengo osoa izanik, erabaki zuen hasiera batez onestea aurrekontuko 4/2020 aldaketari buruzko espedientea, aparteko kreditu bat onesteko. Espedientea jendaurrean egon da, Udalaren iragarki-taulan eta Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaraturik (2020ko 189. Nafarroako Aldizkari Ofizialean, abuztuaren 25ekoan), 15 egun balioduneko epean alegazioak aurkez zitezen; hori guztia, honako xedapen hauen edukiari jarraikiz: Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legearen 212. artikulua eta hurrengoak; Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 6/1990 Foru Legearen 267. artikulua eta horrekin bat heldu direnak, eta Nafarroako Toki Ogasunei buruzko 2/1995 Foru Legea garatzen duen 270/1998 Foru Dekretuaren 41.etik 43.era bitarteko artikuluak. Jendaurreko epe horretan ez da espedienteari buruzko alegaziorik aurkeztu, ezta jaso ere; hortaz, aipatu araudiarekin bat, espedientea besterik gabe behin betiko onetsi da. Hona hemen aldaketaren testua:

Aparteko kreditua

Sortzea gastuetako honako partida berri hauek:

Partida: “COVID-19ko garbiketa bereziko langilearen oinarrizko soldata”.

  • Zenbakia: 1510-1310003.
  • Zenbatekoa: 5.200,00 euro.

Partida: “COVID-19ko garbiketa bereziko langilearen soldataren osagarriak”.

  • Zenbakia: 1510-1310004.
  • Zenbatekoa: 800,00 euro.

Partida: “COVID-19ko garbiketa bereziko langilearen beste zenbait gastu”.

  • Zenbakia: 1510-1310005.
  • Zenbatekoa: 500,00 euro.

Partida: “COVID-19aren krisiari aurre egiteko neurrien gastuak”.

  • Zenbakia: 3110-22199
  • Zenbatekoa: 8.500,00 euro.

Partida: “Zerbitzu anitzetarako ibilgailua”.

  • Zenbakia: 1510-624001
  • Zenbatekoa: 8.500,00 euro.

Gastu partida hau goititzea:

Partida: “Zerbitzu anitzetako Gizarte Segurantza”.

  • Zenbakia: 1510 - 16000.
  • Uneko zenbatekoa: 18.697,93 euro.
  • Gehikuntza: 2.300,00 euro.
  • Azken zenbatekoa: 20.997,93 euro.

Partida: “Tokiko Kontsumoa Suspertzeko Plana”.

  • Zenbakia: 4310-48000
  • Uneko zenbatekoa: 6.250,00 euro.
  • Gehikuntza: 3.000,00 euro.
  • Azken zenbatekoa: 9.250,00 euro.

Partida: “Aplikazio informatikoen mantentze-lana”

  • Zenbakia: 9200-21600
  • Uneko zenbatekoa: 7.000,00 euro.
  • Gehikuntza: 1.480,58 euro.
  • Azken zenbatekoa: 8.480,58 euro.

Finantzabideak:

Aparteko kreditua gaitzea, diru-sarreretako partida berri hau sortuz:

Partida: “Transferentzia arrunten aparteko funtseko dirulaguntza (13/2020 FL, 2. artikulua)”.

  • Zenbakia: 4508008.
  • Zenbatekoa: 30.280,58 euro.

Larraintzarren (Ultzama), 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Martín M.ª Picabea Aguirre.

Iragarkiaren kodea: L2011696