243. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 19a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EUGI

Ordenantza, Herriko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko
eta zerbitzuak emateko eskubide eta tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Eugiko Kontzejuko Batzarrak, 2020ko irailaren 24an egin bilkuran, hasiera batez onetsi zuen “Eugi herriko hilerriaren erabilera eta hura erabiltzeko eta zerbitzuak emateko eskubide eta tasak arautzen dituen ordenantza” berria.

Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluan xedatutakoari jarraituz, onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek espedientea azter dezaten eta erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkez ditzaten.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Eugin, 2020ko irailaren 28an.–Kontzejuko burua, Estibaliz Iribarren Osinaga.

Iragarkiaren kodea: L2011275