240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CASCANTE

Herri-lurren desafektazioa, haien erabilera lagatzeko Solen Energía Navarra SLri, eguzki-instalaziotik energia ateratzeko linea,
“LAAT el Sasillo” izenekoa, ezartzeko. Jendaurreko informazioa

Cascanteko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, honako erabaki hau hartu zuen:

1.–Hasiera batez onestea herri-lurretako 39.170,6 m²-ren desafektazioa, ondotik Solen Energía Navarra SL enpresari haien erabilera lagatzeko, eguzki-instalaziotik energia ateratzeko lineak, “LAAT el Sasillo” izenekoak, ukitzen baititu, eta beharrezkoak baitira etorkizunean “El Sasillo” eguzki-instalazio fotovoltaikoa eraiki eta martxan jartzeko.

2.–Erabileraren lagapena arautuko duen baldintza-agiria onestea.

3.–Espedientea jendaurrean jartzea hilabeterako, aldez aurretik iragarkia jarrita Nafarroako Aldizkari Ofizialean, epe horretan bizilagunek eta interesdunek hura azter dezaten eta egoki juzgatzen dituzten alegazioak nahiz erreklamazioak aurkez ditzaten.

Erabaki hau behin betiko bihurtuko da, jendaurreko aldian inork ez badu alegaziorik nahiz erreklamaziorik aurkezten; hori gertatuz gero, espediente osoa Nafarroako Gobernuko Nekazaritza, Abeltzaintza eta Elikadura Departamentuko Herri-lurren Atalera igorriko da, dagokion foru dekretuaren bidez onesteko.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Cascanten, 2020ko urriaren 1ean.–Alkate udalburua, Alberto Añón Jiménez.

Iragarkiaren kodea: L2011510