240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Aldaketa, udalaren hirigintza-planeko eraikingintza-ordenantzaren 22.etik 37.era arteko artikuluetan. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko irailaren 24an egindako osoko bilkuran, gehiengo osoz erabaki zuen hasiera batez onestea aldaketa udalaren hirigintza-planeko eraikingintza-ordenantzaren 22.etik 37.era arteko artikuluetan, hirigintza-antolamenduko determinazio xehatuei dagokienez.

Espedientea jendaurrean egonen da 30 egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen den egunaren biharamunetik hasita; epe horren barnean, interesdunek udal idazkaritzan dagoen espedientea aztertzen ahalko dute, eta bidezko iruditzen zaizkien erreklamazioak, kexak nahiz oharrak aurkeztu.

Hori dena, bete dadin ezarrita dagoena Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1.b) artikuluan eta Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Testu Bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77.3 artikuluetan.

Caparroson, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2011380