240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

CAPARROSO

Ordenantza, Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituena. Hasierako onespena

Caparrosoko Udalak, 2020ko irailaren 24an egin osoko bilkuran, hasiera batez onetsi zuen Ibilgailuak espaloietan barna sartu eta ateratzeko nahiz merkataritza-lokalek eremu publikoa erreserbatzeko tasak arautzen dituen udal ordenantza.

Onetsitako ordenantza jendaurrean egonen da hogeita hamar egun baliodunean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, interesdunek Udaleko Idazkaritzan espedientea azter dezaten, eta aurkez ditzaten erreklamazioak, kexak edo oharrak; hori dena, bat etorriz Nafarroako Toki Administrazioari buruzko uztailaren 2ko 6/1990 Foru Legearen 325.1 artikuluarekin.

Jendaurreko epean inork ez badu alegaziorik aurkezten, ordenantza behin betiko onetsirik geldituko da, eta haren testua osorik emanen da argitara Nafarroako Aldizkari Ofizialean.

Caparroson, 2020ko irailaren 28an.–Alkatea, Carlos Alcuaz Monente.

Iragarkiaren kodea: L2011378