240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZANTZA

Enkante publikoa, neguko belarren aprobetxamendurako

Goñerriko Azantzako Kontzejuak enkante publikoa eginen du, gutun-azal itxien bidezko prozedura erabiliz, Neguko belarrak izenekoak errentan emateko zortzi denboralditarako. “Monte de abajo” alderdiko belardian, estreinako denboraldia 2020ko azaroaren 1ean hasiko da, eta 2021eko urtarrilaren 1ean bukatu; “Monte de arriba” alderdiko belardian, berriz, 2021eko urtarrilaren 2an hasiko da estreinako denboraldia, eta 2021eko apirilaren 1ean bukatu; eta horrela jarraituko da zortzi denboraldiak pasa arte. Denboraldi bakoitzaren zenbateko 4.000,00 eurokoa da.

Enkantea Azantzako Kontzejuko bilkura aretoan eginen da 2020ko urriaren 25ean, eguerdiko 12:00etan.

Aprobetxamendu hauek zuzentzen dituen baldintza-agiria, Kontzejuko Batzarrak onetsi baitzituen, jendearen eskura egonen da Azantzako Kontzeju Etxean, baita Goñerriko Udalaren Idazkaritzan ere.

Azantzan (Goñerri), 2020ko urriaren 3an.–Alkate kontzejuburua, Roberto Armendáriz.

Iragarkiaren kodea: L2011803