240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

AZAGRA

UE 11 urbanizatzeko proiektua. Behin betiko onespena

Azagrako Alkatetzak, 2020ko urriaren 1eko 348. Ebazpenaren bidez, erabaki zuen behin betiko onestea Azagrako Udal Planeko UE 11 unitatea urbanizatzeko proiektua, Desarrollos Azagra SLk sustatua.

Argitara ematen da, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 134. artikuluan ezarritakoarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Azagran, 2020ko urriaren 1ean.–Alkatea, Rubén Medrano Romeo.

Iragarkiaren kodea: L2011438