240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2019-S-655

Egozkueko Udalak honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Egozkueko Kontzejua.

Xedea: Egozkueko saneamendu obretarako baimena, eta hondakin uren isurketarako baimena berrikustea.

Ur-ibilgua: Ugalseta erreka (Mediano ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Anue (Nafarroa).

Isurketa 1000 m³-koa da urtean, gehienez ere, eta Imhoff biltegi berri batean tratatuko da Egozkueko 4. poligonoko 109. lurzatian, 2019ko ekainean NILSAk egindako “Hobi septikoa hobetzea Egozkuen” izeneko proiektu teknikoaren arabera.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011156