240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

3. ESTATUKO ADMINISTRAZIOA

EBROKO KONFEDERAZIO HIDROGRAFIKOA

Iragarki-oharra. Erreferentzia: 2018-S-737

Intransport Service XXI SLk honako datu eta ezaugarri hauek dituen baimena eskatu du:

Ezaugarriak:

Eskatzailea: Intransport Service XXI SL.

Xedea: gasolina-zerbitzugune bateko hondakin urak isurtzeko baimena.

Ur-ibilgua: Odron ibaia (Linares ibaia).

Isurketa eginen den udal-mugartea: Los Arcos (Nafarroa).

Xedea da kutsaturik egon daitezkeen euri-uren isurketa baimentzea. Urtean 250 m³-tik beherako bolumena dute. Hiri-uren pareko diren urak saneamendu sareari konektaturik daude.

Aditzera ematen da orok jakin dezan eta eskaera honek kalte egiten diela uste dutenek beren erreklamazioak Ebroko Konfederazio Hidrografikoari idatziz aurkezteko aukera izan dezaten, hogeita bost egun balioduneko epean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Eta, horretarako, espedientea ikusgai egonen da Ebroko Konfederazio Hidrografikoan (Sagasta pasealekua 26-28, Zaragoza). Eta espedientearen fotokopiak eta dokumentazio teknikoa Iruñeko bulegoan egonen dira ikusgai (Serafín Olave 7), bulego orduetan.

Zaragozan, 2020ko irailaren 21ean.–Komisario albokoa, Javier San Román Saldaña.

Iragarkiaren kodea: E2011155