240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

EGUESIBAR

Aldaketa, Udal Planeko S.6.2 unitatean (Gorraitz). Hasierako onespena

Aditzera ematen da hasiera batez onetsi dela aldaketa, Udal Planeko S.6.2 unitatean (Gorraitz), Rulver Soldaduras y Electrodos Especiales SLk sustatua. Espedientea jendaurrean jarriko da iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunetik hasita, kontsultatzeko eta alegazioak aurkezteko. Hori guztia, bat etorriz uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72. eta 77. artikuluetan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Sarrigurenen (Eguesibar), 2020ko urriaren 6an.–Alkatea, Amaia Larraya Marco.

Iragarkiaren kodea: L2011548