240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

UNTZUE

Herri-lurzatiaren okupazioa erlategia jartzeko, 2. poligonoko
319. lurzatian. Hasierako onespena

Untzueko Udalak, 2020ko irailaren 29an egindako osoko bilkura arruntean, erabaki zuen hasiera batez onestea Untzueko Udalaren 30 m² inguruko herri-lurra okupatzeko espedientea, 2. poligonoko 319. lurzatian, Mediterraneoko artadien gaineko kutsadura atmosferikoa aztertzeko ikerketa esperimentalaren proiektua ezartzeko.

Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluarekin bat, agindu da argitara eman dadila Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Udalaren iragarki-taulan, hamabost eguneko epean jendaurrean egon dadin. Epe horretan, espedientea ikusgai egonen da Udalaren Idazkaritzan eta bidezkoak juzgatzen diren alegazioak aurkeztu ahalko dira.

Aditzera ematen da, orok jakin dezan.

Untzuen, 2020ko urriaren 4an.–Alkatea, Juan María de la Fuente Olcoz.

Iragarkiaren kodea: L2011524