240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

TAFALLA

Hiri-jarduketarako plan berezia UC-53 eta UC-53A unitateen eremuan. Hasierako onespena

Tafallako Udalak, 2020ko irailaren 29an egindako gobernu batzarrean, hasiera batez onetsi zuen hiri-jarduketarako plan bereziaren proiektua, San Manuel eta San Seberino egoitzak aurkeztutakoa. Helburua da Severino Fernández etorbideko 60an (35 poligonoa, 16. lurzatia) dauden instalazioak handitzeko aukera ematea, bi “bizikidetza-unitate” ezartzeko, gizartearen eskariari erantzuteko eta banakako logela gehiago ateratzea, plaza kopurua mantenduz.

Espedientea jendaurrean egonen da hilabetean, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita. Epe horretan interesdunen eskura egonen da udal bulegoetan, egokiak iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzaten. Hori guztia, bat etorriz 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatuarekin (legegintzako foru dekretu horren bidez onetsi zen Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina).

Tafallan, 2020ko urriaren 5ean.–Alkate udalburua, Jesús Arrizubieta Astiz.

Iragarkiaren kodea: L2011499