240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

IRUÑA

Aldaketa, Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorearen birpartzelazio proiektuan, 30-AE lurzatian. Hasierako onespena

Iruñeko Udaleko Gobernu Batzarrak, 2020ko irailaren 28an, honako erabaki hau hartu zuen:

JOB 28-SEP-20 (5/US).

“Ikusirik Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorearen birpartzelazio proiektuan, 30-AE lurzatian, aldaketa egiteko agiria, Jose Luis Loizuk aurkeztua Promociones OCEC SA ordezkatuz, eta aintzat hartuz Hirigintza Gerentziako zerbitzu tekniko eta juridikoek eman txostena, 2020ko irailaren 18koa,

ERABAKITZEN DA:

1. Hasiera batez onestea Buztintxuri-Euntzetxiki-Santa Engrazia sektorearen birpartzelazio proiektuan, 30-AE lurzatian, aldaketa egiteko agiria, OCEC SAk sustatua.

2. Erabaki hau jakinaraztea Promociones OCEC SAri, eta Iruñeko Udaleko Ondare Zerbitzuari.

3. Espedientea jendaurrean jartzea hogei egunean, erabaki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratzen denetik hasita.”

Ebazpen honen aurka, hautara, errekurtso hauetako bat aurkez daiteke:

–Berraztertzeko errekurtsoa, egintzaren organo egileari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpena jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Administrazioarekiko auzi-errekurtsoa, Administrazioarekiko Auzien Epaitegiari zuzendua, bi hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazi eta biharamunetik hasita.

–Gora jotzeko errekurtsoa, Nafarroako Administrazio Auzitegiari zuzendua, hilabeteko epean, ebazpen hau jakinarazten denetik hasita.

Iruñean, 2020ko irailaren 29an.–Alkatea, Enrique Maya Miranda.

Iragarkiaren kodea: L2011304