240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

ATETZ

Hiri-jarduketarako plan berezia Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian (AA-BEU-P43). Hasierako onespena

2020ko urriaren 2ko osoko bilkuran hartutako erabaki baten bidez, hasiera batez onetsi zen hiri-jarduketarako plan berezi bat, Beuntzako 12. poligonoko 43. lurzatian jarduketa asistematiko bat ezartzean datzana. Jarduketa asistematikoa definitzeko asmoa dago, honako hauek zehaztuz: gehieneko lerrokadurak, gehieneko eraikigarritasuna, lerrokaduren aldaketa eta etxebizitza kopurua.

Aldi berean, Hirigintza Araudi Orokorraren 42. artikulua aldatu nahi da, eta proposatzen da gutxieneko okupazioa murriztea 100 m²-tik 80 m²-ra. Izarne Beraza Elizondok sustatu du plan berezia.

Lurraldearen Antolamenduari eta Hirigintzari buruzko Foru Legearen testu bategina onesten duen uztailaren 26ko 1/2017 Legegintzako Foru Dekretuaren 72.1.a) artikuluan xedatutakoari jarraikiz, espedientea jendaurrean egonen da hilabetez, iragarki hau Nafarroako Aldizkari Ofizialean eta Nafarroan editatu egunkarietan argitaratu eta biharamunetik hasita.

Epe horretan, bidezkotzat jotzen diren alegazioak aurkezten ahalko dira, eta espedientea ikusgai egonen da udal honetako Idazkaritzaren bulegoetan, jendea hartzeko orduetan, astearte eta ostiraletan, 09:00etatik 14:00etara.

Eritze Atetzen, 2020ko urriaren 2an.–Alkatea, Paula Ibero Baraibar.

Iragarkiaren kodea: L2011494