240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MURCHANTE

Herri-lurren okupazioa, Cascante 2 parke eolikoaren
linea elektrikorako. Jendaurreko informazioa

Murchanteko Udalak, 2020ko irailaren 30ean egin osoko bilkuran, espedientea ireki zuen herri-lurrak okupatu ahal izateko “Cascante 2” parke eolikotik energia ateratzeko linea elektrikoarekin. Sustatzailea Eólica Cascante SLU da. Halaber, horri dagokion baldintza-agiria onetsi zen.

Espedientea idazkaritzan egonen da hamabost egun baliodunean, iragarkia argitaratu eta biharamunetik hasita, bat etorriz ezarritakoarekin Nafarroako Toki Administrazioari buruzko 67/1990 Foru Legearen 172. artikuluan eta Nafarroako Toki Entitateen Ondasunen Erregelamendua onesten duen urriaren 18ko 280/1990 Foru Dekretuaren 215. artikuluan. Epe horretan, interesdunek espedientea azter dezakete eta bidezko iruditzen zaizkien alegazioak aurkez ditzakete.

Murchanten, 2020ko urriaren 1ean.–Jarduneko alkatea, Lara Bartos Alegría.

Iragarkiaren kodea: L2011397