240. ALDIZKARIA - 2020ko urriaren 15a

2. NAFARROAKO TOKI ADMINISTRAZIOA

2.2. XEDAPEN ETA IRAGARKIAK, HERRIEN ARABERA ANTOLATUAK

MARTZILLA

Dirulaguntza, banakako ebaluazioaren araubidekoa, COVID-19ak Martzillako negozio eta enpresei sortutako ezohiko gastuei aurre egiteko. Laburpena

Argitara ematen da deialdiaren laburpena, bat etorriz azaroaren 17ko 38/2003 Lege Orokorraren 17.3.b eta 20.8.a artikuluekin (Dirulaguntzei buruzko Lege Orokorra); haren testu osoa kontsultatu daiteke Dirulaguntzen Datu Base Nazionalean (https://www.infosubvenciones.es/bdnstrans/GE/eu/convocatoria/526113). DDBN (Identifikazioa): 526113.

1.–Xedea. Deialdi honen xedea da Martzillan ezarrita dauden negozioei laguntza ematea, COVID-19ak sortutako osasun krisiaren ondorioz deklaratu zen alarma egoerak (martxoaren 14ko 463/2020 Errege Dekretua) ekarritako egoera dela eta; horretarako, sortutako gastuak ordainduko dira, deialdi honen 8. puntuarekin bat.

2.–Lurralde esparrua. Deialdi hau aplikatuko zaie Martzillako udal-mugartean ezarrita dauden negozio eta enpresei.

3.– Dirulaguntza edo laguntza mota. Deialdi honen babespean Martzillako Udalak ematen ahalko dituen laguntzak izanen dira itzuli beharrik gabeko dirulaguntzak, COVID-19aren ondorioz sortutako gastuei aurre egiteko. Halakoen zenbatekoa gehienez 500 euro izanen da laguntza eskatzen duen negozio edo lokal bakoitzeko.

4.–Eskabideak aurkeztea. Eskabideak aurkezteko epea hasiko da laburpena Nafarroako Aldizkari Ofizialean argitaratu eta biharamunean, eta 2020ko azaroaren 30ean bukatuko da.

Martzillan, 2020ko uztailaren 31n.–Alkatea, Mario Fabo Calero.

Iragarkiaren kodea: L2011383